Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Aurkezpena

Memoria historikoa

Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio, bere funtzioen artean, Memoria berreskuratu, ezagutarazi eta ondorengoei transmititzea, betiere, biktimei dagozkien egia, justizia eta erreparazio eskubideak bermatuz.

Oroimen historikoan Foru Aldundia egiten ari den esfortzua handia bada ere, lan partekatu bat egiten dugu, elkarteekin eta beste instituzioekin batera, politika integratuak eta koordinatuak sustatuz.

Instituzioak Memoria demokratikoa ezagutarazteko, gogoratzeko eta transmititzeko erantzukizun etiko eta politikoa dugu. Memoria inklusiboa, guztiena. Memoria osoa, gizon eta emakumeena. Izan ere, Memoriak baliagarria behar du izan sufrimenduaren bidegabekeriari buruz hausnarketa egiteko, berriro errepika ez dadin.

1936-45 Dokumentu historikoak

Gipuzkoako Oroimen Historikoaren Funtsa bilduman jasotako dokumentuak gizarteratu eta gipuzkoarren esku jartzen dira, unean uneko belaunaldiek aurrez pairaturiko sufrimenduaren bidegabekeria ezagutu dezaten.

 

Filmak

FILMAK

Besteak beste, Magyar Vilaghiradó, Institute Luce edo British Movietone etxeek ekoizturiko filmen bilduma.

Argazkiak

ARGAZKIAK

Besteak beste, Kutxafototekako Marin bildumaren erakusleiho zabala.

Entzunezkoak

ENTZUNEZKOAK

Besteak beste, Ahotsak proiektuan txertatuta, gipuzkoako herri ezberdinetan bildutako gertakariak.

Material grafikoa

MATERIAL GRAFIKOA

Garaiko errealitatea islatzen duen bilduma anitza.

Umeen marrazkiak

UMEEN MARRAZKIAK

Besteak beste Jose A Weiss-en eskutik, erbesteratu behar izan zuten umeek egindako marrazkien bilduma.

Epaiketak

EPAIKETAK

Nafarroako erantzukizun politikoen eskualdeko auzitegiak ekoizturiko ia 900 epaien bilduma.

Emakumea

EMAKUMEA

Emakumeak pairaturiko egoera ezberdinak islatzen dituen bilduma.

Bibliografia

BIBLIOGRAFIA

Besteak beste, Aranzadi Elkartearen eskutik osaturiko bilduma.

Nabarmenak

‘Orratz-begia – 1936 Gipuzkoako gerra haurrak’ erakusketak Arrasaten hasiko du ibilbidea

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Mónica Jato irakaslearekin batera aurkeztu dute gaur erakusketa; erakusketak amaiera ematen dio 2021ean hasitako azterlanari, eta gerrako haurren memoria identifikatu eta berreskuratzea du helburu. • Erakusketa irailaren 19an inauguratuko da Arrasateko Kulturaten, eta urriaren 12ra bitartean izango da ikusgai.

Irakurri gehiago
+
Web edukia bistaratu

Memoria Historikoaren ekimenen mapa

Memoria historikoaren ekitaldi baten argazkia

Mapa honetan jasotzen dira erakunde publiko zein pribatuek azken urteotan oroimen historikoari buruz, errepresioaren eta giza eskubideen urraketaren ikuspegitik, egindako jarduera asko. 1936tik 1975era bitarteko aldia hartzen du oroimen historiko horrek.

Mapa horren ekintzak argitalpenek, txostenek, topaketek, jardunaldiek, omenaldiek, hitzaldiek, ikus-entzunezko materialek, lege materialek, eta abarrek osatzen dituzte; maparen helburua da, alde batetik, ezagutzera ematea oroimen historikoaren arloan orain arte egindakoa, eta, bestetik, egiteke dagoena jakitea.

Mapa hori egiteko erakundearen beraren artxiboak kontsultatu dira, eta baita Aranzadi Zientzia Elkartearenak ere –berari eskatu zitzaion datuak modu masiboan jasotzeko–; udal guztiei ere laguntza eskatu zitzaien, eta baita posible izan zen elkarte memorialista guztiei ere.

Memoria bizirik dago; horregatik da osatu gabe dagoen mapa, amaitu gabe dagoena, osatzen joan daitekeena eta osatzen joan behar duguna gizarte zibilaren eta erakundeen ekarpenekin. Horretarako, web orrian bertan inprimaki bat dago egin nahi diren ekarpenak jasotzeko.

Memoria Historikoaren ekimenen mapa kontsultatu