"Urretxun Bizi Gara" Harrera Eskola
“Urretxun Bizi Gara” Harrera Eskolaren bitartez, lurraldean eskuragarri dauden funtsezko baliabide ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute herrira etorri berri direnek: osasun, gizarte eta hezkuntza zerbitzuak, euskara, kultura, atzerritartasun tramiteak, birziklapena, etxebizitza eta lan bilaketa, etab.
Aniztasuna eta Bizikidetza Mahaia
Urretxuko udalean hilero bilerak egin ohi dira, Aniztasun eta Bizikidetza arloan garatzen denaren inguruko hausnarketa egin eta erabakiak hartzeko. Aniztasuna bere osotasunean, parte hartzea, adostasuna eta diskriminazio eza dira espazio honen ardatzak. Espazio honetan Urretxu eta Zumarragako herritarrek, udalak, ordezkari politikoek parte hartzen dute.
Zarauzko Udalak sortutako ekimena da herrian bizi dugun kultura aniztasuna erakutsi eta batez ere azken urteotan Zarautza etorri diren bizilagunen integrazioa bultzatzeko.
Herriko elkarte gastronomikoetan, mahai baten inguruan jatorri ezberdineko zarauztarrok elkartzen gara elkar-ezagutu eta herriko parte diren kulturetako gastronomiak dastatzeko.
Irunen bizi eta bertako komunitatera eta kulturara egokitzeko prozesuan sartuta dauden etorkinentzako proiektu bat da. Proiektu honen bidez, prestakuntza globala eskaintzen zaie gizarte honen ezaugarrien inguruan, integratzeko hain garrantzitsuak diren esparruak kontuan hartuta, hala nola osasun-arloa, arlo juridikoa, administrazio-arloa, lan-arloa, etab.
60 orduko ikastaro trinkoa eskaintzen dugu euskararekin eta euskal kulturarekin harremanik izan ez dutenak euskarara hurbiltzeko.
Familia migratzaileei laguntzeko programa
Migrazio-prozesuak berak eta familia beraren berregokitze prozesuen ondorioz sortutako arazoei aurre egiteko laguntza izateko asmoa du proiektu honek.
Maiz familia barruko krisia sortzen da, aurre egin beharreko egoerek zuzenean eragindakoa: migrazio-prozesuak eta berriz familiara egokitzeko prozesuak eraginda, alegia. Urteak bananduta eman ondoren, familia biltzeko ardura dutenek berriro aurkitu behar izaten dituzte familiartekoak, eta familian berriro dagokien rola hartu behar izaten dute. Horrez gain, bere(n) bizitza(k) familia-unitate bezala antolatu behar dituzte, eta ez orain arte bezala; eta egokitzapen horri aurre egin behar diote. Ildo horretan berean, beste gizarte- eta ekonomia-egoera batera egokitu behar dute eta, horretarako, laguntza eta informazioa beharko dute. Bestalde, berriz elkartzen denak ingurune berrian laguntza eta orientazioa beharko ditu, migrazio-prozesuan izandako galerak berregiteko laguntza beharko du, eta haren bizileku izango den gizarte-inguru berria ezagutzeko eta ulertzeko laguntza eta informazioa beharko ditu.
Emakume etorkinen asteroko topaketak. Bi ordukoak izaten dira, eta kulturarteko bitartekotza-taldeak koordinatzen ditu. Bertan, emakumeek beren bizitzako esperientziak trukatzen dituzte, eta hortik abiatuta, beren egungo beharrak aztertu eta gune seguru bat eraiki ahal izango dute elkarrekin.
Banakako bitartekotza-proiektu bat da, eta bertan, bitartekari batek bitartekotza-lana egiten du jatorri etorkina duen pertsona baten eta beste pertsona baten artean (profesionala, partikularra, erakundea edo baliabidea). Helburua da haiek modu autonomoan moldatu eta gizarteratu daitezen laguntzea.