Itzuli

Formazioa

2023
Iraupena Egun bat baino gehiagoko prozesua
Erakundea Elkartea
Hitz gakoak Gazteak Giza eskubideak
Gaiak Bizikidetza Giza eskubideak
Metodologia Aholkularitza / Erraztea Formazioa Ikerkuntza
Kolektibo hartzailea Adineko pertsonak (<65 urte) Elkarteak Gazteria (13-30 urte) Haurrak (0-12 urte) Hezkuntza-eremua (Hezkuntza formala + Hezkuntza ez-formala) Publikoa Teknikariak
Proiektuaren hizkuntza Gaztelania

Garapen pertsonalera eta erakundeetara bideratutako prestakuntza-ekintzak

Proiektuaren helburuak

EDE Fundazioa-Bakeolak garapen pertsonalera eta erakundeetara bideratutako prestakuntza-ekintzak eskaintzen dugu bizikidetza eta bakerako hezkuntzan, gatazken eraldaketarako erremientetan, giza trebetasunetan, talde lanerako estrategietan, emozioen kudeaketan, komunikazioan, jolas kooperatiboan, aniztasunaren sustapena,… Gure itunpeko prestakuntza, aholkularitza eta programak, eragile bakoitzari egokitzen dira: hezkuntz formal eta ez formaleko hezitzaileei eta familiei (astialdia, kirola arloa, e.a.), elkartegintza, administrazioko teknikari eta herritarrei orokorrean. Hitzaldi edo ikastaro batetik hasi eta plan bat garatzeraino, trebakuntza proposamena eragilearen beharrei egokitzen da (gaian, denboran, metodologian, e.a.)

Helburu zehatzak dira: 

• Egunerokotasunean sortzen diren gatazkei aurre egiteko estrategiak lantzea.

• Bizikidetza eta harreman sendo eta eraikitzaileetan trebatzeko erremintak ezagutaraztea.

• Elkarte-ehuna, hezkuntza ehuna eta ehun soziala sendotzea.

• Eskaera egiten duen eragilearen beharretara egokitzea formazio eskaintza zabala eginez.

EDE Fundazioa

Aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko lan egiten dugun erakunde sozialen multzoa gara. Ezagutzaren bidez eta ekonomia sozial eta enplegu inklusiboko proiektuak garatuz eta zuzenean esku hartuz egiten dugu hori.
EDEn erronka sozialen inguruan ikertzen dugu, pertsonen eta komunitateen bizitza hobetzeko irtenbideak eskaintzeko. Sarean ikasten dugu, lankidetzan aritzen gara eta komunitateko egitura indartzen dugu. Hori guztia laguntzaren bidez eta erakundeen prestakuntzaren bidez egiten dugu, zuzeneko esku-hartze sozialaren bidez, betiere, urrakortasun egoera handienekoen erabateko gizarteratzean arreta berezia jarrita. Ebidentzia horiek eta gure ikaskuntzak ondasun sozial bihurtzen ditugu, eta komunitatearen esku uzten ditugu, gizarteratze, enplegu eta prestakuntza lortzeko aukerak garatuz pertsona guztientzat, eta ekonomia sozialeko proiektuetan inbertituz.

 

Entitatearen helburuak

Gizarte bidezkoagoa, askeagoa, solidarioagoa eta senidetasun handiagokoa garatu nahi dugu, pertsonak ahalduntzea sustatuz, batez ere egoera zailetan eta desabantailazko egoeran bizi direnak; eta botere publikoek politikak denon ongizatera eta pertsona horien zaintzara bideratzeko sustapen-lana ere egiten dugu.

Egunero egiten dugu lan aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko eta horretarako, gizartean pertsona guztien parte-hartzea, autonomia, ikaskuntza, elkartasuna, duintasuna eta antolaketa soziala indartuko duten hausnarketak, harremanak eta ekimenak sustatu, garatu eta bultzatzen ditugu.

Gure estrategien artean ditugu ezagutza, zuzeneko esku-hartzea, ekonomia soziala eta enplegu inklusiboa, eta hezkuntzaren, komunitatearen, lanaren, kulturaren eta ingurumenaren dimentsio sozialean garatzen ditugu ekimen integralen bidez:

Prestakuntza eta informazioa eskaintzen ditugu.
Laguntza ematen dugu.
Gizarte-inklusioa sortzen dugu.
Parte-hartze soziala sustatzen dugu.
Arlo publikoaren eta sozialaren arteko elkarlana sustatzen dugu.
Ezagutza sortzen dugu.
Proiektuak, baliabideak eta aukerak diseinatzen ditugu.
Ekimen sozialak eta politikoak sustatzen ditugu.
Ekimen horiek profesional-talde baten, kolaboratzaileen eta boluntarioen artean egiten ditugu, erantzukizun, autonomia eta kohesio handiarekin, eta aldaketa sozialarekiko konpromiso handiarekin. Kide horiek guztiek erakundearen proiektuarekiko duten lotura hainbat maila eta intentsitatekoa da.

Zaintza, entzutea eta egoera zailetan bizi diren pertsona eta taldeekiko enpatia oinarri hartuta lan egiten duen taldea gara, eta administrazio publikoekin, hirugarren sektorearekin, enpresa pribatuekin eta gizarte zibil antolatuko beste talde eta kolektibo batzuekin sarea osatuta aritzen gara.