Kataluniako Jaume Bofill Fundazioarekin batera bideratzen dugun ekimen hezitzaile, sozial eta politikoa da.
Proiektuaren helburuak
Pertsonen bizitzako denbora eta eremu guztietan ematen diren ikaskuntzak lotzea proposatzen du eskola, familia eta komunitatea, parekidetasuna eta aukera-berdintasuna bermatuz. Edozein udalek 2023- 2027 legegintzaldian zehar eskolatik kanpo hezkuntza-desberdintasunak murrizteko ezar ditzakeen 28 neurri zehatz, errealista eta eraginkor identifikatu eta proposatzen dira dokumentuan. Ekimen hauek garatzeko, aholkularitza puntuala edo herriko eragile ezberdinez osatutako talde egonkor baten dinamizazioa eta aholkularitza eskaintzen da ikuspegi komunitarioa bermatuz.
Helburu zehatzak hauek dira:
• Herriko haur, nerabe eta gazteen errealitatea aztertu eskolaz kanpoko ordutegian dauden aukera ezberdintasunak agerian jartzea (musika, kirola, hizkuntza, aisia, e.a. aztertuz) • Herriko eragileen errealitatea ezagutzea eskaintzen dituzten programa, zerbitzu eta aukeretan eskaintzen den aukera berdintasuna aztertuaz. • Eragile ezberdinen artean errealitatea partekatu eta aukera berdintasuna bermatuko duten ekimen eta eskuhartzeak lehenestu aurkezten diren 28 neurrietatik abiatuz. • Lan talde, batzorde edo erreferentziazko espazio partehartzailea sortzea herriko eragileekin adostutako neurriak modu kolaboratiboan burutzeko.
Aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko lan egiten dugun erakunde sozialen multzoa gara. Ezagutzaren bidez eta ekonomia sozial eta enplegu inklusiboko proiektuak garatuz eta zuzenean esku hartuz egiten dugu hori.
EDEn erronka sozialen inguruan ikertzen dugu, pertsonen eta komunitateen bizitza hobetzeko irtenbideak eskaintzeko. Sarean ikasten dugu, lankidetzan aritzen gara eta komunitateko egitura indartzen dugu. Hori guztia laguntzaren bidez eta erakundeen prestakuntzaren bidez egiten dugu, zuzeneko esku-hartze sozialaren bidez, betiere, urrakortasun egoera handienekoen erabateko gizarteratzean arreta berezia jarrita. Ebidentzia horiek eta gure ikaskuntzak ondasun sozial bihurtzen ditugu, eta komunitatearen esku uzten ditugu, gizarteratze, enplegu eta prestakuntza lortzeko aukerak garatuz pertsona guztientzat, eta ekonomia sozialeko proiektuetan inbertituz.
Entitatearen helburuak
Gizarte bidezkoagoa, askeagoa, solidarioagoa eta senidetasun handiagokoa garatu nahi dugu, pertsonak ahalduntzea sustatuz, batez ere egoera zailetan eta desabantailazko egoeran bizi direnak; eta botere publikoek politikak denon ongizatera eta pertsona horien zaintzara bideratzeko sustapen-lana ere egiten dugu.
Egunero egiten dugu lan aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko eta horretarako, gizartean pertsona guztien parte-hartzea, autonomia, ikaskuntza, elkartasuna, duintasuna eta antolaketa soziala indartuko duten hausnarketak, harremanak eta ekimenak sustatu, garatu eta bultzatzen ditugu.
Gure estrategien artean ditugu ezagutza, zuzeneko esku-hartzea, ekonomia soziala eta enplegu inklusiboa, eta hezkuntzaren, komunitatearen, lanaren, kulturaren eta ingurumenaren dimentsio sozialean garatzen ditugu ekimen integralen bidez:
Prestakuntza eta informazioa eskaintzen ditugu.
Laguntza ematen dugu.
Gizarte-inklusioa sortzen dugu.
Parte-hartze soziala sustatzen dugu.
Arlo publikoaren eta sozialaren arteko elkarlana sustatzen dugu.
Ezagutza sortzen dugu.
Proiektuak, baliabideak eta aukerak diseinatzen ditugu.
Ekimen sozialak eta politikoak sustatzen ditugu.
Ekimen horiek profesional-talde baten, kolaboratzaileen eta boluntarioen artean egiten ditugu, erantzukizun, autonomia eta kohesio handiarekin, eta aldaketa sozialarekiko konpromiso handiarekin. Kide horiek guztiek erakundearen proiektuarekiko duten lotura hainbat maila eta intentsitatekoa da.
Zaintza, entzutea eta egoera zailetan bizi diren pertsona eta taldeekiko enpatia oinarri hartuta lan egiten duen taldea gara, eta administrazio publikoekin, hirugarren sektorearekin, enpresa pribatuekin eta gizarte zibil antolatuko beste talde eta kolektibo batzuekin sarea osatuta aritzen gara.