Oinarrizko beharrei premiazko arreta ematea, hala nola etxeetako horniduren ordainketa, gizarte-larrialdietarako kitak, eskola-materiala, elikagaiak edo administrazio-kudeaketetarako aholkularitza.
Proiektuaren helburuak
Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei eta familiei laguntza materialak ematea.
Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei eta familiei eguneroko kudeaketei buruzko aholkularitza teknikoa ematea.
1864ko Konferentzia Diplomatikoan Gurutze Gorriaren oinarrizko helburuak zehaztu zituen esparru juridikoa onartu zen: zaurituei, ibilgailuei eta osasun-langileei eman beharreko laguntza-ekintza eraginkorra, neutraltzat hartu eta errespetatu beharko liratekeelarik eta, hortaz, gerra-gatazketan babestu beharko liratekeenak izanik.
1921. urtean Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak lau printzipio onartu zituen: Karitatea, Unibertsaltasuna, Independentzia eta Inpartzialtasuna. 1964an, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Federazioak printzipio horiek bere egin zituen eta hiru gehitu zizkien. Baina 1965. urtean Vienan izandako Gurutze Gorriaren Nazioarteko XX. Konferentzian zehaztu eta onartu ziren egun indarrean dauden Oinarrizko Printzipioak: Gizatasuna, Inpartzialtasuna, Neutraltasuna, Independentzia, Boluntariotza, Batasuna eta Unibertsaltasuna.
Entitatearen helburuak
Oinarrizko Printzipioak Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduaren Jokabide Kodea eta Idearioa dira; Erakundearen bereizgarri dira, jarduketaren eremu eta maila guztietan.
Gizatasuna, Inpartzialtasuna, Neutraltasuna, Independentzia, Boluntariotza, Batasuna eta Unibertsaltasuna
Printzipio horiek Erakunde osoa hartzen dute eraginpean, eta Mugimenduaren kohesiorako funtsezko elementuetako bat dira. Baina ezin dugu ahantzi Erakundeko kideak ¿erakundearen zati ikusgarria izaki¿ Printzipioen eraginpean daudela, bi zentzutan:
Noiznahi eta nonahi Printzipio horien arabera jokatu behar dute.
Konpromiso ideologikoari eutsi behar diote.
Gurutze Gorriaren boluntarioak egiten duen lanarengatik (kolektibo eta/edo egoera jakin batzuetara bideratua) izan behar du ezaguna eta aintzat hartua, baita jokatzeko moduarengatik ere, eta Oinarrizko Printzipioak bere egin dituela islatu behar du.