Itzuli

Andre Afrodefendatzaileen Giza Eskubide Topaketa

2023
Iraupena Egun bateko saioa
Erakundea Elkartea
Hitz gakoak Diskriminazioa Giza eskubideak Immigrazioa Kultura-aniztasuna Nazioz gaindiko amatasuna
Gaiak Bizikidetza Diskriminazioa Emakumeak Gaitasun desberdinak - Desgaitasuna Giza eskubideak Kultura-aniztasuna Migrazioa Nazioz gaindiko amatasuna
Metodologia Aholkularitza / Erraztea Formazioa
Kolektibo hartzailea Elkarteak Publikoa Teknikariak
Proiektuaren hizkuntza Euskara Gaztelania

Hainbat kontinentetako emakume afro-kolonbiarren, afro-ondorengoen eta Giza Eskubideen defendatzaileen ahalduntze-espazioak indartzera bideratuta

Proiektuaren helburuak

Askotariko emakumeak eta afrikar ondorengoak ahalduntzeko guneak indartzea, AGENDA 2030 oinarritzat hartuta, beren giza eskubideen borrokan eta aldarrikapenean.

 

Haurralde Fundazioa . Leiho berrian irekiko da.


Haurralde Fundazioa hainbat arlotako emakume profesionalek osatzen dute: psikologoek, gizarte-langileek, abokatuek, berdintasun- eta lankidetza-teknikariek.

Hasiera-hasieratik, erakundeak bere programak, jarduerak eta proiektuak bi ildo nagusitan zuzentzen ditu: nazioarteko lankidetza, Euskadiko tokiko eraldaketarako hezkuntza sustatzea eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea, bereziki emakumeei. Giza Eskubideen ikuspegitik lan egiten dugu indarkerien prebentziorako, norbanakoaren eta taldearen ahalduntzerako eta boluntariotzaren parte-hartzea eta konpromisoa sustatzeko erabateko herritartasunerako. Esku-hartze sozialeko programak egiten ditugu kalteberatasun-egoeran dauden emakumeentzat; emakume etorkinentzat, boluntario gazteak erakarri eta prestatzeko; giza eskubideen arloko ikerketak; DSDR (sexu- eta ugalketa-eskubideak) emakumeen erakundeekin sareko lana sustatzeko, eta antzeko helburu eta tailerrak dituzte ipar/hego globaleko desorekei buruz, jasangarritasunetik eta GJHen aterkietatik abiatuta (garapen jasangarriko helburuak).

Entitatearen helburuak

Haurtzaroarekin eta emakumeekin etengabe lan egitea, ahalduntze-prozesuak sustatuz.