Era eta gai desberdinetako jardunaldiak antolatzea, bai prestakuntzakoak, bai gizarte-erakusketakoak.
Proiektuaren helburuak
Kultura-aniztasunari, erlijio-aniztasunari, diskriminazioari, bizikidetzari, giza eskubideei eta abarri buruzko jardunaldiak antolatzea eta gauzatzea.
Baketik gizarte zibilaren erakunde bat da, eraldaketa soziala bilatu nahian eta aldaketarako konpromisotik abiatuta gatazken konponbidea bilatzen duena, betiere giza eskubideetan oinarriturik.
Bere ekintzaren oinarri dira prozesu-ikuspegia, parte-hartze eraldatzailea eta konpromiso pertsonala zein kolektiboa. Eraldaketarako artea da bere jardueraren ezaugarri adierazgarrienetako bat.
Bere izenak bi kontzeptu lotzen ditu: bakea eta etika. Izan ere, Baketik 2006an sortu zen etika ardatz hartuta gatazken azterketa eta lanketa sustatzeko helburuarekin. Bere bilakaeran ikuspegi berriak sartuz joan da, giza duintasuna eta hortik jariatzen den guztia oinarri gisa mantenduz beti, giza eskubideak barne.
Erakunde independentea da, ez dago instituzio publiko edo pribatuei organikoki lotua, eta bere lanaren eta diru-laguntzen bidez finantzatzen da.
Entitatearen helburuak
Baketik gizarte zibilaren erakunde bat da, eraldaketa soziala bilatu nahian eta aldaketarako konpromisotik abiatuta gatazken konponbidea bilatzen duena, betiere giza eskubideetan oinarriturik.
Zertan sinisten dugu?
Gizarte inklusioan, askotariko errealitateak dituzten pertsonen artean ezagutza eta aintzatespena bultzatzen duten elkartasun-prozesu komunitarioen bidez.
Egia, justizia eta erreparazioan, gizarte batek aurre egindako gatazka guztien ondoren.
Memoria eraikitzean, hausturen ondoren elkarbizitza sozialerako funtsezko elementu gisa.
Pertsonen eta taldeen parte-hartze aktibo eta eraldatzailean, emakumeak, eskubide-urraketen biktimak edo desberdintasun-egoeran dauden pertsonak barne.
Elkarrekin bizitzeko eta gizarte bidezkoagoa eraikitzeko gizarte zibilaren gaitasun sozialean.
Prozesuen bidelaguntzan, eraikuntza sozialerako modu gisa.