Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroak. Laguntza mugatua.
Proiektuaren helburuak
a) Banakako jarraipena eta arreta.
b) Osasun-kontrolaren jarraipena.
c) Zerbitzu psikosozialak.
d) Elkarbizitzarako aukera ematea giro normalizatuan.
e) Eguneroko, antolakuntzako eta harremanetako jardueretarako laguntza.
f) Arauak eta erantzukizunak betetzeko gaitasuna garatzea familia-giroan.
g) Bizikidetza-harremana egonkortzea, pisuko kide guztiak errespetatuta.
h) Planteatzen diren oinarrizko helburuak honako hauek dira:
i) Norberaren bizitzarako trebetasunak garatzea.
j) Gizarteratzeko trebetasunak garatzea.
k) Etxeko bizitzarako trebetasunak garatzea.
l) Gizarte eta afektibitate arloko trebetasunak garatzea.
m) Bizikidetzarako trebetasunak garatzea.
Dokumentuak
Ortzadar mugako adimena dugun pertsonok eta gure sendiek sortutako elkartea da. Gure kolektiboa ez da oso ezaguna eta ondorioz, sarritan, gure laguntza beharrak ez dira aitortzen.
Entitatearen helburuak
Hori dela eta, gure beharrei eta arazoei erantzuna bilatzeko bildu gara elkarte honetan. Gainera, Ortzadarren mugako adimena dugunok zuzendaritza-batzordearen parte gara.