Berdintasuna sustatzen. Berdintasunaren printzipioa defendatzen dugu, emakumeen eskubideen alde lan eginez eta hainbat faktoreren elkarguneak jasaten dituen askotariko diskriminazio-moduak ezabatuz.
Proiektuaren helburuak
01: Ahalduntze-prozesuak bultzatzea.
02: Komunitateko zerbitzu, baliabide eta espazio guztietarako sarbidea ziurtatzea.
03: Indarkeria mota askoren biktima diren emakumeen prebentzio-, laguntza- eta babes-politiketan haien errealitate berezia eta premiak kontuan hartzea.
04: Sexu-dimentsioaren alderdi anitzen garapena ukatzen duten estereotipoak apurtzea, baita ama izateko nahia ere, askatasunez aukeratzen dutenean.
70. hamarkada hasieran Federazioaren oinarriak finkatu zirenetik aniztasuna onartu eta aintzat hartuko duen gizarte inklusiboa sortzeko saiakera da gurea, pertsona guztiak berdin tratatu eta aukera berdintasunean heziko dituen gizartea helburu.
Horretarako, gure jarduna oinarri berak dituzten lan-lerro ezberdinetan garatzen dugu (inklusioa, berdintasuna, normaltasuna, eskubideen ikuspegia, parte-hartzea, zeharkakotasuna, geure burua ordezkatzea, elkarrizketa- soziala, eta abar) bizitzako esparru ezberdinetara iristeko: irisgarritasun unibertsala, hezkuntza, lan-mundua edota bizimodu independentea.
Gure lan jarduna desgaitasun fisikoa duten pertsonengan proiektatzen dugu, baita familia, instituzio publiko edota pribatuengan. Finean, gizartea dugu jomuga.
Entitatearen helburuak