Itzuli

Familia migratzaileei laguntzeko programa

2024
Erakundea Udala
Hitz gakoak Immigrazioa
Gaiak Harrera Migrazioa
Kolektibo hartzailea Helduak
Proiektuaren hizkuntza Euskara Gaztelania

Migrazio-prozesuak berak eta familia beraren berregokitze prozesuen ondorioz sortutako arazoei aurre egiteko laguntza izateko asmoa du proiektu honek.

Maiz familia barruko krisia sortzen da, aurre egin beharreko egoerek zuzenean eragindakoa: migrazio-prozesuak eta berriz familiara egokitzeko prozesuak eraginda, alegia. Urteak bananduta eman ondoren, familia biltzeko ardura dutenek berriro aurkitu behar izaten dituzte familiartekoak, eta familian berriro dagokien rola hartu behar izaten dute. Horrez gain, bere(n) bizitza(k) familia-unitate bezala antolatu behar dituzte, eta ez orain arte bezala; eta egokitzapen horri aurre egin behar diote. Ildo horretan berean, beste gizarte- eta ekonomia-egoera batera egokitu behar dute eta, horretarako, laguntza eta informazioa beharko dute. Bestalde, berriz elkartzen denak ingurune berrian laguntza eta orientazioa beharko ditu, migrazio-prozesuan izandako galerak berregiteko laguntza beharko du, eta haren bizileku izango den gizarte-inguru berria ezagutzeko eta ulertzeko laguntza eta informazioa beharko ditu.

Proiektuaren helburuak

Egitasmoaren helburua da familiara berriro egokitzeko prozesuan familiari berari laguntzea, orientazioa ematea, eta krisi-egoerak eta gizarte-bazterkeria sor ez daitezen prebentzio-lana egitea.