Ikastetxe eta/edo ekimen bakoitzaren testuingurura eta beharretara egokitutako prestakuntza teoriko-praktikoko blokea.
Proiektuaren helburuak
Berdintasunean, bizikidetzan eta parte-hartzean hezitzaileen gaitasunak indartzea.
Sorginlore . Leiho berrian irekiko da.
Sorginlore, sorginen lorea; sorginak: sorkuntza, osabide, askatasuna (izateko, pentsatzeko, adierazteko) eta ahizpatasuna batzen duten emakumeak; sortu eta ekin aditzak batzen dituen hitza; sorginlorea: haziak airean zabaltzen dituen lorea, partekatzeko, mugak gainditzen elkarren ulermena eraikitzeko eraldatzen den lorea. Esanahi hauek guztiak daude Sorginlore Gizarte Elkartearen baitan.
Erakunde, auzo, herri edo hiri, enpresa eta mugimenduen prozesu eraldatzaileak lagundu eta horien parte izan nahi dugu; bizitzako eta elkartasuneko etikatik abiatuz elkarbizitza eta gobernantzako praktikak eraiki nahi dituzten erakundeak; pertsonetatik abiatuz, bakoitzaren aniztasunak aintzat hartuz, ekitatiboak, jasangarriak eta beraien errealitate eta testuingurura egokituak.
Entitatearen helburuak
Sorginloren antolaketa eta komunitatearen eremuetan berrikuntzak ekartzeko asmoz, errealitatera egokitzen diren metodologia praktikoak erabiltzen ditugu, betiere ekitatea eta jasangarritasuna abiapuntu dituzten balore eta irizpideetan oinarritutakoak, eta aldi berean, egunerokotasunean eta esparru estrategikoan erraz txertatu daitezkeenak.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.