Saio horietara joaten dira migrazio-prozesua pairatu duten emakumeak, eta saioetan informazioa helarazten zaie: Pasaiari buruzkoa, Pasaian eta eskualdean dauden zerbitzuei buruzkoa, Euskal Herriko kulturari buruzkoa, eta abar.
Aldi berean, talde-dinamika baten bidez, migrazio-prozesuaren eraginak eta ondorioak aztertzen dira, eta herriko elkarteen dinamikan parte hartzeko gomendioa egiten zaie.
Programa horrek helburu estrategikoa dauka: migrazio-prozesua bizitzen ari diren Pasaiako emakumeei talde edo gune bat ireki eta abian jartzea.
Saioak, asteazkenero egiten dira, 16:30etatik: 18:30ak arte. Urtarriletik ekainera eta urritik abendura.
Proiektuaren helburuak
Helburu orokorra
Pasaian topaketarako eta elkarrizketarako gune bat eskaintzea, hainbat jatorritako emakumeen arteko kulturarteko bizikidetza ahalduntzailean aurrera egiten laguntzeko, ikuspegi feminista komunitario batetik.
Helburu zehatzak