Banakako bitartekotza-proiektu bat da, eta bertan, bitartekari batek bitartekotza-lana egiten du jatorri etorkina duen pertsona baten eta beste pertsona baten artean (profesionala, partikularra, erakundea edo baliabidea). Helburua da haiek modu autonomoan moldatu eta gizarteratu daitezen laguntzea.
Proiektuaren helburuak
-Irungo udalerriko etorkinen migrazio-proiektuak bultzatzea eta laguntzea.
-Etorkinaren garapen autonomoa eta gizarteratzea hobetzen laguntzea.
-Hiriak eskaintzen dituen baliabideei eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea eta beharrezko kasuetan bitartekotza egitea.
-Migratzaileen autonomia sustatzea, gizarteratzea bultzatuz, ingurunera egokitzeko tresnak erraztuz.