XXI. mendeko gizarteetako gatazkak konplexuak dira eta erakundeen funtzionamendu-ereduak ez dira oso azkarrak, departamentuka funtzionatzen dutelako. Bi aldagai horien eraginez, batzuetan herritarren eskaerei ez zaie behar besteko arintasunez erantzuten, eta erantzunak ez dira oso eraginkorrak izaten.
Horren ondorioz, erakundeen utzikeria sentsazioa zabaltzen da. Horregatik guztiagatik, eta Pasaiako gizarteak bizi duen unea aintzat hartuta, bizikidetza sustatzeko ekintzekin batera, ezinbestekotzat jotzen da gizarte-alarma sortzen duten egoerei erantzuna bideratzea ahalbidetuko duen sistema bat egituratzea, bizikidetzaren aldeko jardunbide egokiak eta ekintzak eragingo dituena.
Aztoramendu soziala sortzen duten gatazken ezaugarria da hainbat pertsona-talderi eragiten dietela, eta, aldeek salaketak jarri edo esku-hartze judizialak egin arren, haiek konpontzea zaila dela, bertan eragiten duten hainbat aldagairengatik.
Gainera, denboran zehar irauten duten gatazkak dira, Udalaren zenbait arlo ukitzen dituzte, eta haietako bakoitzak, berak bakarrik, ezin dio egoerari aurre egin.
Gaztaka horiek modu integralean jorratzeko, egokia da udal-arloetako teknikariek adostutako jarduketa-protokolo bat lantzea.
Oinarrizko helburua da gatazkak betirako ez izatea eta, ahal den neurrian, esku-hartze arinak, prebentziozkoak eta integratzaileak egitea.
Beraz, Gatazkak Kudeatzeko Taldeak sortzen dira udal-arloen eta udalaz gaindikoen batasunetik, aztoramendu soziala sortu dezaketen egoerak jorratzeko eta gatazkak kudeatzeko diziplinaren ikuspegitik. Erabakiak hartzeko gaitasuna duten langile teknikoak izango dira parte-hartzaileak.
Proiektuaren helburuak
Helburua
Aztoramendu soziala eragin dezaketen gatazka komunitarioak hautemateko, aztertzeko eta kudeatzeko eraginkortasuna areagotzea, udal-arloen lana koordinatuz.
Irizpideak eta taldekideak
Gatazka batek aztoramendu soziala eragin dezakeela irizteko adostu beharreko irizpideak.
Adibidez:
Iraupena: urte osoa.