Itzuli

Giza Eskubideak eta Bizikidetza aldeko planak

2023
Iraupena Egun bat baino gehiagoko prozesua
Erakundea Elkartea
Hitz gakoak Desgaitasuna Diskriminazioa Gazteak Giza eskubideak Immigrazioa Kultura-aniztasuna LGTBI+ Nazioz gaindiko amatasuna
Gaiak Bizikidetza Diskriminazioa Emakumeak Enplegua Gaitasun desberdinak - Desgaitasuna Giza eskubideak Ijito-herria Kultura-aniztasuna Lanak - Zaintzak Migrazioa Sexu-afektibitate aniztasuna
Metodologia Baliabideak Ikerkuntza
Kolektibo hartzailea Adineko pertsonak (<65 urte) Elkarteak Gazteria (13-30 urte) Haurrak (0-12 urte) Hezkuntza-eremua (Hezkuntza formala + Hezkuntza ez-formala) Publikoa Teknikariak
Proiektuaren hizkuntza Euskara Gaztelania

Nolako elkarbizitza dugu herrian? GGEEak noraino errespetatzen dira? Zein kolektibo da jauzgarriena?

Proiektuaren helburuak

GIZA ESKUBIDE eta BIZIKIDETZAREN ALDEKO PLANAK: Nolako elkarbizitza dugu herrian? GGEEak noraino errespetatzen dira? Zein kolektibo da jauzgarriena? Zer eragile dago herrian elkarlanerako prest? Zer eskuhartze egin beharko litzateke indarkeriaren aurrean? … galdera hauek erantzuteko, diagnostikoak, planak eta aholkularitza burutzen dugu giza eskubide, bizikidetza eta indarkeriaren inguruan. Prozesu partehartzaileen eta egokitutako metodologien bidez, errealitatea ezagutu eta ekintza planak, lan ildo eta programak diseinatzen dira eta behar denean, planak garatzeko aholkularitza eskaintzen da, puntualki edo behatoki, edo bestelako espazio egonkorren bidez.

Honako helburu zehatz hauek identifikatzen ditugu:

• Giza Eskubide, bizikidetza, edo bizi den indarkeria ezberdinen inguruko hausnarketa partekatua sustatzea.

• Herri mailako edo kolektibo zehatz baten errealitatearen inguruan diagnostikoak egitea aniztasunetik abiatuz.

• Maila ezberdinetako eskuhartze planak diseinatzea eta abian jartzea aniztasuna ardatz harturik.

• Herriko eragile ezberdinen inplikazioa lortzea errealitatea ezagutzea eta bertan eragitea

EDE Fundazioa

Aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko lan egiten dugun erakunde sozialen multzoa gara. Ezagutzaren bidez eta ekonomia sozial eta enplegu inklusiboko proiektuak garatuz eta zuzenean esku hartuz egiten dugu hori.
EDEn erronka sozialen inguruan ikertzen dugu, pertsonen eta komunitateen bizitza hobetzeko irtenbideak eskaintzeko. Sarean ikasten dugu, lankidetzan aritzen gara eta komunitateko egitura indartzen dugu. Hori guztia laguntzaren bidez eta erakundeen prestakuntzaren bidez egiten dugu, zuzeneko esku-hartze sozialaren bidez, betiere, urrakortasun egoera handienekoen erabateko gizarteratzean arreta berezia jarrita. Ebidentzia horiek eta gure ikaskuntzak ondasun sozial bihurtzen ditugu, eta komunitatearen esku uzten ditugu, gizarteratze, enplegu eta prestakuntza lortzeko aukerak garatuz pertsona guztientzat, eta ekonomia sozialeko proiektuetan inbertituz.

 

Entitatearen helburuak

Gizarte bidezkoagoa, askeagoa, solidarioagoa eta senidetasun handiagokoa garatu nahi dugu, pertsonak ahalduntzea sustatuz, batez ere egoera zailetan eta desabantailazko egoeran bizi direnak; eta botere publikoek politikak denon ongizatera eta pertsona horien zaintzara bideratzeko sustapen-lana ere egiten dugu.

Egunero egiten dugu lan aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko eta horretarako, gizartean pertsona guztien parte-hartzea, autonomia, ikaskuntza, elkartasuna, duintasuna eta antolaketa soziala indartuko duten hausnarketak, harremanak eta ekimenak sustatu, garatu eta bultzatzen ditugu.

Gure estrategien artean ditugu ezagutza, zuzeneko esku-hartzea, ekonomia soziala eta enplegu inklusiboa, eta hezkuntzaren, komunitatearen, lanaren, kulturaren eta ingurumenaren dimentsio sozialean garatzen ditugu ekimen integralen bidez:

Prestakuntza eta informazioa eskaintzen ditugu.
Laguntza ematen dugu.
Gizarte-inklusioa sortzen dugu.
Parte-hartze soziala sustatzen dugu.
Arlo publikoaren eta sozialaren arteko elkarlana sustatzen dugu.
Ezagutza sortzen dugu.
Proiektuak, baliabideak eta aukerak diseinatzen ditugu.
Ekimen sozialak eta politikoak sustatzen ditugu.
Ekimen horiek profesional-talde baten, kolaboratzaileen eta boluntarioen artean egiten ditugu, erantzukizun, autonomia eta kohesio handiarekin, eta aldaketa sozialarekiko konpromiso handiarekin. Kide horiek guztiek erakundearen proiektuarekiko duten lotura hainbat maila eta intentsitatekoa da.

Zaintza, entzutea eta egoera zailetan bizi diren pertsona eta taldeekiko enpatia oinarri hartuta lan egiten duen taldea gara, eta administrazio publikoekin, hirugarren sektorearekin, enpresa pribatuekin eta gizarte zibil antolatuko beste talde eta kolektibo batzuekin sarea osatuta aritzen gara.