Itzuli

Neska serio eta arduratsua

2023
Iraupena Saio labur bat (2 ordu baino gutxiago)
Erakundea Elkartea
Hitz gakoak Diskriminazioa Immigrazioa Kultura-aniztasuna
Gaiak Diskriminazioa Emakumeak Enplegua Giza eskubideak Kultura-aniztasuna Lanak - Zaintzak Migrazioa
Metodologia Baliabideak Formazioa
Kolektibo hartzailea Hezkuntza-eremua (Hezkuntza formala + Hezkuntza ez-formala) Publikoa
Proiektuaren hizkuntza Gaztelania

Material didaktikoa: Dokumental Laburra.

Espainian, gutxi gorabehera 630.000 pertsonak egiten dute lan etxeko langile gisa. Gehienak emakume migratzaileak dira, eta horietako askok barne-neskame gisa egiten dute lan. Jasaten dituzten gehiegikeriekin nekatuta, batzuek euren eskubideak eskatzeko elkartzea erabaki dute.

Proiektuaren helburuak

Etxeko langileak diren emakume migratzaileek jasaten dituzten diskriminazio-egoeren inguruan sentsibilizatzea. Sei emakumek beren historiaren ateak irekitzen dizkigute. Bertan, gai nagusiei buruzko hainbat testigantza aurkitzen ditugu, hala nola akulturazio-prozesua, tratu diskriminatzailea, lan-baldintzak edo horiek zeharkatzen dituzten emozioak; haien egunerokotasunaren irudiekin eta langileak berak egiten ari diren antolaketa egituratzen duten eszenekin osatuta.

Enplegatzaile aliatuak hauek Gipuzkoako etxeko langile etorkinen eta enplegatzaileen (bakarrik dauden adineko pertsonak edota zaintza-premiak dituzten familiak) arteko topaguneak eta elkarrizketa-guneak sortzea xede duen proiektua da. 

Topaketa horien helburua jarrerak hurbiltzea, aliantzak sortzea eta elkarrekin gogoeta egitea da, bi alderdiek zaintzen inguruan izan ditzaketen beharrei eta proposamenei buruz, tokiko erakundeekin bilera-agenda bat elkarrekin ezartzeko, zaintza-politika publikoetan eragiteko asmoz. 

Sare hori finkatzearekin batera, gipuzkoarrak oro har sentsibilizatzeko lan egingo da, emakume migratzaileek etxeko zaintzaren munduan bizi duten errealitatea islatuko duen erakusketa baten bidez. 

Beraien webgunearen ESTEKA hauxe da.

SOS Arrazakeria

SOS Arrazakeria Gipuzkoa 1993an sortu zen formalki, azalaren koloretik eratorritako diskriminazio eta segregazio ororen aurka borrokatzeko, dela jatorriagatik, dela arrazoi kulturalengatik, modu indibidualean, kolektiboan edo instituzionalean gertatzen bada ere. Mundu guztiarentzako eskubide- eta tratu-berdintasunean zehazten diren tolerantzia, errespetua eta ulermena aldarrikatzen ditugu. Positibotzat jotzen dugu kulturen aniztasuna, eta gure gizartean dauden pertsona eta kolektibo bakoitzaren kulturaren garapen askerako eskubidea eta errespetua defendatzen ditugu. Autoktonoen, etorkinen eta gutxiengoen arteko harremana eta trukea erraztuko duten praktikak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu.