Itzuli

Hezitzaileekin antirrazismoa lantzeko gida.

2023
Iraupena Egun bat baino gehiagoko prozesua
Erakundea Elkartea
Hitz gakoak Diskriminazioa Giza eskubideak Immigrazioa Kultura-aniztasuna
Gaiak Diskriminazioa Giza eskubideak Kultura-aniztasuna Migrazioa
Metodologia Baliabideak Formazioa
Kolektibo hartzailea Hezkuntza-eremua (Hezkuntza formala + Hezkuntza ez-formala) Publikoa
Proiektuaren hizkuntza Euskara Gaztelania

Gazteekin eta nerabeekin lan egiten duten irakasleentzako eta hezitzaileentzako gida.

Gaur egungo egoera kulturaniztunaren aurrean, gero eta premiazkoagoa da giza eskubideen eta eskubide feministen hezkuntza kulturartekoa eta arrazakeriaren aurkakoa behar izatea. Horretarako, hezkuntza-prozesu kritikoak, sortzaileak, integralak eta integratzaileak behar dira, subjektu protagonisten gaitasunak garatzeko.

 

Proiektuaren helburuak

Irakasleei argumentuak, dinamikak eta informazio orokorra ematea pentsamendu kritikoa sortzeko, bai eta ikasleekin gaia lantzeko tresnak ere. Ikasleei ezagutza sendoen oinarri bat eskaintzea eta pentsamendu kritikoa piztea, pertsonek beren prozesu pedagogikoetan duten protagonismoa hautemanez. Hainbat gairi buruzko eztabaida sustatzea Subjektu aktiboa arrazakeriaren aurkako ahaleginean sentsibilizatzea eta orientatzea, errealitatearen azterketa kritikoa, eraldatzailea eta feminista sustatzeko.

SOS Arrazakeria

SOS Arrazakeria Gipuzkoa 1993an sortu zen formalki, azalaren koloretik eratorritako diskriminazio eta segregazio ororen aurka borrokatzeko, dela jatorriagatik, dela arrazoi kulturalengatik, modu indibidualean, kolektiboan edo instituzionalean gertatzen bada ere. Mundu guztiarentzako eskubide- eta tratu-berdintasunean zehazten diren tolerantzia, errespetua eta ulermena aldarrikatzen ditugu. Positibotzat jotzen dugu kulturen aniztasuna, eta gure gizartean dauden pertsona eta kolektibo bakoitzaren kulturaren garapen askerako eskubidea eta errespetua defendatzen ditugu. Autoktonoen, etorkinen eta gutxiengoen arteko harremana eta trukea erraztuko duten praktikak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu. 

 

Entitatearen helburuak