Hezkuntza formal eta ez formalean egitasmo ugari burutu ditugu urteetan: adostokia, berdinen arteko tratu onak, sare sozialen erabilpen egokia, ikasle laguntzailea-bitartekaritza, giza eskubideen aldarrikapena, ekintzaile-hiritartasun programa, eta guztiak haur, nerabe eta gazteen arteko harremanak sendotzeari begira diseinaturik daude.
Proiektuaren helburuak
Azken aldian patioaren berrikuspena aztertzen eta lantzen ari gara (espazioa eta bertan sortzen diren harremanei). Patioak eskola ordutan eta eskolaz kanpoko orduetan erabiltzen den “plaza” den neurrian, arreta eta hausnarketa partekatua behar duela uste dugu. Espazioaren eraldaketako prozesu horretan, eragile ezberdinek parte hartu behar dute (udala tarteko) eta metodologia partehartzailearen bidez burutzen dira diagnostikoa eta eskuhartze plana.
Hauek dira helburu zehatzak:
• Haur, gazte eta nerabeak beraiei eragiten dieten esparruetan protagonistak izatea, prozesuan parte hartuz, ekintzaile izanez eta beste eragileek beraien iritzia aintzat hartuz.
• Patioa eskola orduan eta eskolaz kanpoko orduetan ere “denon plaza” denez, bere funtzio hezitzaile eta ludikoa elkarbizitza positibo batera bideratzea.
• Egun herrian dagoen patioaren erabilera aztertzea (eskolako orduetan eta eskolaz kanpoko orduetan) eta eraldatzeko diseinua eragile ezberdinen partehartzearekin burutzea.
• Ahal den neurrian herriko eragile ezberdinak eraldaketan inplikatzea, auzolana edo ekintza ezberdinak burutuz.
Aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko lan egiten dugun erakunde sozialen multzoa gara. Ezagutzaren bidez eta ekonomia sozial eta enplegu inklusiboko proiektuak garatuz eta zuzenean esku hartuz egiten dugu hori.
EDEn erronka sozialen inguruan ikertzen dugu, pertsonen eta komunitateen bizitza hobetzeko irtenbideak eskaintzeko. Sarean ikasten dugu, lankidetzan aritzen gara eta komunitateko egitura indartzen dugu. Hori guztia laguntzaren bidez eta erakundeen prestakuntzaren bidez egiten dugu, zuzeneko esku-hartze sozialaren bidez, betiere, urrakortasun egoera handienekoen erabateko gizarteratzean arreta berezia jarrita. Ebidentzia horiek eta gure ikaskuntzak ondasun sozial bihurtzen ditugu, eta komunitatearen esku uzten ditugu, gizarteratze, enplegu eta prestakuntza lortzeko aukerak garatuz pertsona guztientzat, eta ekonomia sozialeko proiektuetan inbertituz.
Entitatearen helburuak
Gizarte bidezkoagoa, askeagoa, solidarioagoa eta senidetasun handiagokoa garatu nahi dugu, pertsonak ahalduntzea sustatuz, batez ere egoera zailetan eta desabantailazko egoeran bizi direnak; eta botere publikoek politikak denon ongizatera eta pertsona horien zaintzara bideratzeko sustapen-lana ere egiten dugu.
Egunero egiten dugu lan aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzeko eta horretarako, gizartean pertsona guztien parte-hartzea, autonomia, ikaskuntza, elkartasuna, duintasuna eta antolaketa soziala indartuko duten hausnarketak, harremanak eta ekimenak sustatu, garatu eta bultzatzen ditugu.
Gure estrategien artean ditugu ezagutza, zuzeneko esku-hartzea, ekonomia soziala eta enplegu inklusiboa, eta hezkuntzaren, komunitatearen, lanaren, kulturaren eta ingurumenaren dimentsio sozialean garatzen ditugu ekimen integralen bidez:
Prestakuntza eta informazioa eskaintzen ditugu.
Laguntza ematen dugu.
Gizarte-inklusioa sortzen dugu.
Parte-hartze soziala sustatzen dugu.
Arlo publikoaren eta sozialaren arteko elkarlana sustatzen dugu.
Ezagutza sortzen dugu.
Proiektuak, baliabideak eta aukerak diseinatzen ditugu.
Ekimen sozialak eta politikoak sustatzen ditugu.
Ekimen horiek profesional-talde baten, kolaboratzaileen eta boluntarioen artean egiten ditugu, erantzukizun, autonomia eta kohesio handiarekin, eta aldaketa sozialarekiko konpromiso handiarekin. Kide horiek guztiek erakundearen proiektuarekiko duten lotura hainbat maila eta intentsitatekoa da.
Zaintza, entzutea eta egoera zailetan bizi diren pertsona eta taldeekiko enpatia oinarri hartuta lan egiten duen taldea gara, eta administrazio publikoekin, hirugarren sektorearekin, enpresa pribatuekin eta gizarte zibil antolatuko beste talde eta kolektibo batzuekin sarea osatuta aritzen gara.