Transgresioaren koreografiak dokumentala. Trans emakumeen errealitateak, erresistentziak eta ahalduntzea erretratatzen ditu Liman eta Cuscon (Peru). Protagonistek transfemeninotasunaren espaziora hurbiltzen gaituzte, beren ingurunearekin, izatearekin eta munduan egotearekin erlazionatzeko eretara.
Proiektuaren helburuak
Trans pertsonen errealitatea, haien egoera eta posizioa, LGTBIQ+ kolektiboaren parte gisa dituzten aldarrikapenak eta eskaerak ikusaraztea, entzuten ez diren pertsonen ahotsa hartzea erraztuz, eskubideen, intersekzionalitatearen eta tokiko/mundu mailako eskubideen ikuspegitik.
Dokumentuak
2009. urtean sortu zen Bidez Bide Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartea.
Diziplinarteko lan taldea osatzen dugu, ikuspegi transkulturala, dekoloniala eta genero ikuspegitik proiektuak garatzen dituzten profesionalekin.
Herritartasun inklusibo eta parekide baten eraikuntzan gure ekarpena egin nahidugu, Euskadin bizi garen emakume migratuentzako eskubide eta betebehar berdinekin.
Entitatearen helburuak
Gure lana Donostian eta Euskadiko beste udalerri batzuetan garatzen dugu, batez ere “interna” modura lan egiten duten emakumeekin (etxeko zerbitzuan eta mendekotasuna duten pertsonekin lan egiten dutenak). Oro har, emakume hauek esperientzia migratzaile transnazionalak bizi dituzte, eta hauen ahalduntzeari begira eta jendartean beren ekarpena egin dezaten lan egiten dugu ere bai.
Era berean, garapenerako hezkuntzari loturiko proiektuetan lan egiten dugu, sentsibilizazioa eta konzientziaziorako ekintzen bidez. Proiektu hauek lanbide heziketako zentroak, unibertsitateko ikaslegoa eta bertako nahiz migraturiko pertsonekin burutzen ditugu.
Lan-ildoetako bat bitarteko audiobisual sozialak (dokumentalak, laburmetraiak, argazki erreportaiak) ekoiztea da, tresna pedagogiko bezala erabiltzen ditugunak.
2010. urtetik Praktika Zentroa gara ere bai, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Kultur Antropologiako Graduko ikaslegoari zuzendua.
Elkarte bezala, plataforma, sare, koordinadora eta bestelako gune sozialetan parte hartzen dugu, maila lokalean nahiz estatu mailan. Era berean, beste herrialde batzuetako elkarte eta erakundeekin lan egiten dugu.