Itzuli

Familia berrelkartu ondorengo laguntza psikosozialerako programa

2024
Erakundea Udala
Hitz gakoak Immigrazioa Kultura-aniztasuna Nazioz gaindiko amatasuna
Gaiak Bizikidetza Migrazioa
Kolektibo hartzailea Familiak
Proiektuaren hizkuntza Euskara Gaztelania

Familien banakako esku-hartze psiko-hezitzailea emateko zerbitzua eskaintzen dugu (laguntza terapeutikoa eta esku-hartze hezitzailea: laguntza hezitzailerako programa) familia berriro biltzeko prozesua pasa duten eta berriro elkartu diren familientzat.

Berriz biltze horren ondorioz, maiz familia barruko krisia sortzen da, aurre egin beharreko egoerek zuzenean eragindakoa: migrazio-prozesuak eta berriz familiara egokitzeko prozesuak eraginda, alegia. Urteak bananduta eman ondoren, familia biltzeko ardura dutenek berriro aurkitu behar izaten dituzte familiartekoak, eta familian berriro dagokien rola hartu behar izaten dute.

Horrez gain, bere(n) bizitza(k) familia-unitate bezala antolatu behar dituzte, eta ez orain arte bezala; eta egokitzapen horri aurre egin behar diote.

Ildo horretan berean, beste gizarte- eta ekonomia-egoera batera egokitu behar dute eta, horretarako, laguntza eta informazioa beharko dute.

Bestalde, berriz elkartzen denak ingurune berrian laguntza eta orientazioa beharko ditu, migrazio-prozesuan izandako galerak berregiteko laguntza beharko du, eta haren bizileku izango den gizarte-inguru berria ezagutzeko eta ulertzeko laguntza eta informazioa beharko ditu.

Noiz egiten den: urtearen buruan (urtarriletik abendura).

Onuradunak: Pasaiako familiak.

Gizarte langileek bideratuko dituzte programa honetara.

Proiektuaren helburuak

Familiara berriro egokitzeko prozesuan familiari berari laguntzea, orientazioa ematea, eta krisi-egoerak eta gizarte-bazterkeria sor ez daitezen prebentzio-lana egitea.