Parte-hartze komunitarioko prozesuetarako prestakuntza eta laguntza.
Proiektuaren helburuak
Herri-hezkuntza feministatik abiatuta, gazteen kontzientziazioa eta gaitasuna areagotzea, gizartea indartzeko eta, ondorioz, gizartea eraldatzeko alternatiba parte-hartzaileak, bidezkoak eta solidarioak elkarrekin sortzeko subjektu protagonikoak izan daitezen.
Sorginlore, sorginen lorea; sorginak: sorkuntza, osabide, askatasuna (izateko, pentsatzeko, adierazteko) eta ahizpatasuna batzen duten emakumeak; sortu eta ekin aditzak batzen dituen hitza; sorginlorea: haziak airean zabaltzen dituen lorea, partekatzeko, mugak gainditzen elkarren ulermena eraikitzeko eraldatzen den lorea. Esanahi hauek guztiak daude Sorginlore Gizarte Elkartearen baitan.
Erakunde, auzo, herri edo hiri, enpresa eta mugimenduen prozesu eraldatzaileak lagundu eta horien parte izan nahi dugu; bizitzako eta elkartasuneko etikatik abiatuz elkarbizitza eta gobernantzako praktikak eraiki nahi dituzten erakundeak; pertsonetatik abiatuz, bakoitzaren aniztasunak aintzat hartuz, ekitatiboak, jasangarriak eta beraien errealitate eta testuingurura egokituak.
Entitatearen helburuak
Sorginloren antolaketa eta komunitatearen eremuetan berrikuntzak ekartzeko asmoz, errealitatera egokitzen diren metodologia praktikoak erabiltzen ditugu, betiere ekitatea eta jasangarritasuna abiapuntu dituzten balore eta irizpideetan oinarritutakoak, eta aldi berean, egunerokotasunean eta esparru estrategikoan erraz txertatu daitezkeenak.