Irunen bizi eta bertako komunitatera eta kulturara egokitzeko prozesuan sartuta dauden etorkinentzako proiektu bat da. Proiektu honen bidez, prestakuntza globala eskaintzen zaie gizarte honen ezaugarrien inguruan, integratzeko hain garrantzitsuak diren esparruak kontuan hartuta, hala nola osasun-arloa, arlo juridikoa, administrazio-arloa, lan-arloa, etab.
Proiektuaren helburuak
-Kolektibo migratzailearen arreta erakartzea, egokitzeko prozesuan izango dituzten zailtasun nagusiei buruz.
-Etorkinen kolektiboa kontzientziatzea eremu bakoitzeko protokoloak, arauak eta jarraibideak jarraitzearen garrantziaz.
-Integrazio-prozesuaren benetako beharretara egokitutako prestakuntza eskaintzea.
-Integrazio-prozesuan atzerapenak eragiten dituzten jarduera okerrak edo axolagabeak prebenitzea, maila ekonomikoan, sanitarioan, etab.
-Kulturarteko bitartekaritza-programa eta haren proiektuak ezagutaraztea.