Harrera On gunea ESKUBIDEAN Planaren bigarren lerro estrategikoaren barruan dago kokatuta (Adingabekoei harrera ona egitearen aldeko jarrera sustatzea, haien jatorria edozein izanda ere).
Programa honen helburu nagusia da haurrek elkarren artean jolas egin dezaten, elkar ezagutu dezaten, eta jolasgune bat izan dezaten haurrak izaten jarraitzeko. Adingabeko iritsi berrientzako eskola-orduz kanpoko jarduera da; euskara komunikazio-hizkuntza modura erabiliz, jolastu egiten dira, nora iritsi diren ulertzen dute, eta inguru berrira ohitzen dira.
Hori guztia nor bere kultura-identitatearen jabe dela, eta aniztasunaren aldeko errespetua sustatzen dela.
Taldeak adinen arabera banatzen dira: 6tik 8ra; 9tik 11ra; eta 12tik 16ra.
Harrera benetakoa izan dadin, taldeak elkartzeko denbora, gehienez ere, hiru urtera mugatu dugu, helburu nagusia haurrak eta gazteak udalerriko gune normalizatuetan txertatzea baita.
Hartzaileak: migrazio-prozesu bat bizi izan duten 6 eta 16 urte bitarteko haurrak eta gazteak.
Zerbitzua erabili ahal izateko interesdunak bi baldintza hauetako bat ere bete beharko du:
Proiektuaren helburuak
Helburu orokorra:
Pasaian haur eta gazteen inklusioa bultzatuko duen espazio bat eskaintzea, gure kulturarekiko harremanak elkarrekin eraikiz, eta betiere, haien nortasun kulturala eta aniztasuna errespetatuz.
Helburu zehatzak:
Dibertsiorako eta aisialdirako espazio bat eskaintzea, haur eta gazte iritsi berriek dibertitzeko eta beren adineko beste adingabe batzuk ezagutzeko aukera izan dezaten.
Adingabeen sare sozialak indartzea, eta, gainera, zubiak egitea udalerrian kokatutako beste udal-zerbitzu batzuekin eta elkarteetako eskaintzekin (kirola, kultura eta abar).
Gure kulturarekiko harremanak sustatzea, esperientziak eta ezagutzak trukatuz, betiere, norberaren kultura-nortasuna eta aniztasuna errespetatuz.
Ikustaraztea eta barneratzea zein garrantzizkoa den euskararen erabilera hizkuntza bizi gisa, komunikatzeko tresna gisa eta gizarte-harremanetarako tresna gisa, besteak beste.
ANIZTASUNAREN aldeko eta bestelakoa izatearen aldeko errespetua bultzatzea, eta BALIOETAN heztea elkarrekin BERDINTASUNEAN bizitzeko.
Dokumentuak