Harrera eta babesa eskaintzen diegu gurera hurbildu berri diren familiei.
• Laguntza eta aholkularitza eskaintzen diegu behar dituzten baliabideak eskura ditzaten (desgaitasun graduaren balorazioaren eskaera, lan eskaerei erantzuteko bilaketak, aisialdia, pentsioak, etxebizitzak, osasun mentala…).
• Familia bakoitzaren egoeraren jarraipena egiten dugu
Proiektuaren helburuak
Programa honen helburu nagusia Gipuzkoako ikasleei desgaitasun intelektualaren errealitatea hurbiltzea da, aniztasuna aberastasun gisa bideratuz eta elkartasunezko eta elkarrekiko errespetuzko balioak sustatzen saiatuz. Zehazki:
Desgaitasun intelektuala duten pertsonen errealitatea Gipuzkoako ikasleei hurbiltzea.
Kolektiboari buruzko mitoak eta/edo estereotipoak apurtzea.
Desgaitasun intelektuala duten pertsonen gaitasunei balioa ematea, bereziki haien lan-gaitasunei.
Bizikidetza positiboa ahalbidetuko duten eta desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea erraztuko duten gizarte-balioak sustatzea.
Ikasleei ikusaraztea haien jarrera eta desgaitasun intelektuala duten pertsonak ikusteko eta tratatzeko modua funtsezkoak direla haien bizi-kalitatea eta harreman pertsonalak hobetzeko.
Ikastetxeekin koordinatzea eta lankidetza-bideak irekitzea, bereziki hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eta haien familiei laguntzeko orduan.
Atzegi, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea, familia talde batek sortu zuen 1960. urtean, desgaitasun intelektuala duten pertsonen eskubideen alde egiteko.
Gure eginkizuna
Desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, baita haien familiena ere, topagune bat eskainiz eta ingurune lagunkoi bat sustatuz, haien partaidetza soziala erraztuko duena, horrela gizarte gipuzkoar inklusibo, bidezko eta solidarioago bat eratzen lagunduz.
Gure ikuspegia
Desgaitasun intelektuala duen pertsona bakoitzak, bere gaitasunak eta nahiak kontuan hartuta, kalitatezko bizitza bat aurrera eraman dezan eta bere ingurune naturaleko bizitza sozialean parte har dezan lortzea.
Desgaitasun intelektuala duten pertsonen familiek baliabideak eta laguntzak izan ditzaten lortzea, aukera emango dietenak bizi-kalitate on bat izateko, desgaitasun intelektuala duten beren senideei behar dituzten laguntzak ematen jarraitu ahal izan dezaten.
Gizarte inklusibo baterako aurrerabidean laguntzea; bidezkoagoa eta solidarioagoa izango den gizarte bat, dibertsitatea gure etorkizun partekatuaren funtsezko oinarri gisa balioesteko gai dena. Desgaitasun intelektuala duen pertsona bakoitzaren ekarpenari balioa emango dion gizarte bat, non herritarrek bizitza sozialean haien partaidetza aktiboa ahalbidetuko duten, biztanle guztientzat onuragarria dela ulertzen delako.
Gure jardunaren garapenean, gure asmoa da gizarteak tresna eraginkortzat hartzea erakundea, desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizitza errazteko, gizarte-kohesioan laguntzeko eta Gipuzkoan gure ingurunearen bilakaeran eragina duten erakunde publikoekin eta pribatuekin lankidetzan aritzeko.
Gure balioak
Gure balioak bikoteka antolatzen dira euren artean elkarreraginezko harremanak sortuz eta batak bestea orekatuz. Beti ere, erdigunean, duintasuna eta errespetua jarriz gure eguneroko lanaren iparrorratz modura.