Dokumental honek adineko ezinduak zaintzen dituzten milaka emakume migraturen eta euskal herritarren egoera pertsonala, lanekoa eta soziala erakusten du. Pertsonen bizi-zikloan zehar zaintza duinak bermatuko dituzten proposamenak eta aldarrikapenak ere jasotzen ditu.
Proiektuaren helburuak
Kolektiboki eztabaidatzea zainketen berrantolaketaren eta erantzukizun sozial eta etikoaren beharraz, bizitzaren iraunkortasunaz eta publikoa eta komunitarioa izango den zaintza-eredu berri batez.
2009. urtean sortu zen Bidez Bide Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartea.
Diziplinarteko lan taldea osatzen dugu, ikuspegi transkulturala, dekoloniala eta genero ikuspegitik proiektuak garatzen dituzten profesionalekin.
Herritartasun inklusibo eta parekide baten eraikuntzan gure ekarpena egin nahidugu, Euskadin bizi garen emakume migratuentzako eskubide eta betebehar berdinekin.
Entitatearen helburuak
Gure lana Donostian eta Euskadiko beste udalerri batzuetan garatzen dugu, batez ere “interna” modura lan egiten duten emakumeekin (etxeko zerbitzuan eta mendekotasuna duten pertsonekin lan egiten dutenak). Oro har, emakume hauek esperientzia migratzaile transnazionalak bizi dituzte, eta hauen ahalduntzeari begira eta jendartean beren ekarpena egin dezaten lan egiten dugu ere bai.
Era berean, garapenerako hezkuntzari loturiko proiektuetan lan egiten dugu, sentsibilizazioa eta konzientziaziorako ekintzen bidez. Proiektu hauek lanbide heziketako zentroak, unibertsitateko ikaslegoa eta bertako nahiz migraturiko pertsonekin burutzen ditugu.
Lan-ildoetako bat bitarteko audiobisual sozialak (dokumentalak, laburmetraiak, argazki erreportaiak) ekoiztea da, tresna pedagogiko bezala erabiltzen ditugunak.
2010. urtetik Praktika Zentroa gara ere bai, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Kultur Antropologiako Graduko ikaslegoari zuzendua.
Elkarte bezala, plataforma, sare, koordinadora eta bestelako gune sozialetan parte hartzen dugu, maila lokalean nahiz estatu mailan. Era berean, beste herrialde batzuetako elkarte eta erakundeekin lan egiten dugu.