Eskualdean elkar bizi garen pertsona ororen Aniztasuna balorean jartzen duen topaketa eta ospakizunerako jardunaldia da hau. Jaia, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak kudeatzen duen bizpahiru hilabeteko parte hartze prozesu baten ondoren ospatzen da. Hau da, jaiaren aurretik 6-8 aste bitartean, astero agente ezberdinak elkartzen dira jaiaren nondik norakoak elkarrekin antolatu eta elkar ezagutzarako. Jardunaldian zehar hiru espazio bereizten dira: munduko jakien erakusketa eta dastatzea, aniztasuna ardatz duten ikuskizunak eta gai ezberdinen inguruko tailerrak. Ekintza guzti hauetan urtero kolektibo eta erakunde ezberdinek parte hartzen dute.
Proiektuaren helburuak
Komunitateko pertsona ororen aniztasuna, orokorrean, balorean jartzea. Elkar ezagutzarako espazioak sustatu eta kolektibo ezberdinen arteko elkarlana.