Zuk jakitea nahi dut…
Nire bizitzaren zaintza modu partekatuan planifikatzeko gida 

(klikatu hemen dokumentua lortzeko)

Pertsonen arretak eta zaintzak arazo etiko ugariri aurre egitera bultzatzen gaitu egunerokoan. Arazo horiek agerian geratu ziren eta areagotu egin ziren 2020an pandemia iritsi zenean, autonomia bezalako balioek beste batzuekin talka egin zutenean, hala nola segurtasunarekin edo osasunarekin (batez ere fisikoa). Une horretan, Batzordea hausnarketa sakonean murgildu zen, beste etika batzorde batzuek eta herritar askok egin zuten bezala.

Bere eginkizuna pertsonen arreta hobetzea ere izanik, Batzordeak hausnarketetatik haratago joan beharra planteatu zuen, eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko zuen dokumentu praktiko bat sortzea erabaki zuen.

Eutanasia arautzen duen 3/2021 Lege Organikoa iritsi zenean, aurretiazko borondateen dokumentuak idaztearen eta erregistratzearen garrantzia aztertu zen. Hala, Arretaren Plangintza Partekatuari buruz ere hausnartzen hasi zen. Eta pixka bat harago joatea proposatu genuen, fokua irekitzea: ez bakarrik osasunaren esparruan, bizitzaren amaieran, baizik eta baita segurtasunaren, harremanen eta gure lehentasunen esparruan ere. Eta hausnarketa horrek, eguneroko erabaki txikiak edo  erabaki handiak hartzerakoan aukera emango digu pentsatzeko ze eragina izan dezaketen  pertsona bakoitzaren  balioen arabera bizimodu ona  lortzeko ala ez.

Ekainaren 2ko 8/2021 Legeak, desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzean laguntzeko legeria zibila eta prozesala aldatzen duenak, bizitza ona lortzeko bizitzako alderdi guztiei buruz erabakitzeko gaitasuna duten pertsona guztiak aitortzen ditu. Dokumentu hau Legeak proposatzen duen helbidera bideratzen da; hau da, laguntza-eredu bat arbitratzera, desgaitasuna duen pertsonaren borondatea ordezkatuko ez duena, baizik eta bere bizi-proiektua garatzeko laguntza emango diona. Gida hau beste tresna bat da pertsona guztien borondatea betetzen dela ziurtatzeko.

Zer da gida hau? 

GIDA hau Gipuzkoako Gizartean Esku Hartzeko  Etika Batzordeak egin du Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren laguntzarekin.
Pertsonei beren bizitzarako garrantzitsuak diren erabakiak hartzen eta praktikan jartzen laguntzeko tresna bat da. Baita bere bizi-planean edo erabaki horiek hartzeko moduan aldaketak gertatzen diren uneetan ere. Jarraibide errazak eskaintzen dizkie bai pertsonari bai bere laguntzaileari, nahi duena ulertu eta adierazteko.

Dokumentua betetzeko jarraibide errazak ematen dira (modu autonomoan edo laguntzarekin). Baita pertsonari laguntzeko ere, errespetuz, adierazten duena oztopatu gabe, adibidez, haren balioak eta laguntzailearenak ez datozelako bat.

Gidaren osagarri diren beste dokumentu interesgarri batzuen erreferentziak aurkezten dira, baita bete beharreko dokumentu-eredu bat ere. 

Edukiaz gain, formatua ere oso garrantzitsutzat jo dugu, irisgarritasuna (kasu honetan, kognitiboa) oinarrizko eskubidea baita, gerora beste eskubide batzuk gauzatzeko aukera ematen duena. Pertsonak ez badu informazioa eta galderak ulertzen, nekez adierazi ahal izango du zer nahi duen.

Horregatik guztiagatik, bertsio bat aurkeztu da Irakurketa Errazean eta piktogramekin. Ondoren, kasu bakoitzean, beharrezkotzat jotzen diren egokitzapenak egin beharko dira, betetzen duen pertsonak ahalik eta gehien ulertuko duela ziurtatzeko.

Nola jaso ditzakegu gure lehentasunak?

Banaka edo laguntza baten bidez egin dezakegu.  Nola bete dokumentua erabakitzen ari den pertsonak esango du. Hori egiteko bigarren pertsona baten laguntza behar badu, garrantzitsua da pertsona hori ezagutzea, lasai eta seguru sentitzeko.

Horrez gain, laguntzaileak  galderak azaldu behar ditu, erantzuna baldintzatu gabe. Simetria moraleko harremana eskatzen du, pertsonaren parean esertzea, konfiantzazko eta harekiko konpromisozko espazioak sortu behar dira  pertsona libre sentitzeko.

Era berean, funtsezkoa izango da komunikatzeko modu ezberdinekin bat egitea, izan hitzezkoak, izan zeinuak, izan jokabideak. Inork ezin du arazorik izan komunikatzeko.

Dokumentuan idazten dena interesatuak nahi adina aldiz alda dezake; izan ere, bizitzan zehar aldatu egiten gara, eta nahi dugunari eta nahi ez dugunari buruzko balioak eta iritziak alda ditzakegu. Horrela, aldaketa horiek dokumentu horretan jaso ditzakegu.

“Zuk jakitea nahi dut” izenburua aukeratu zen, arreta eta zaintzak  jasotzen dituen pertsonak (bere bizitzaren) kontrola duela nabarmentzeko.  Bera da bere bizitzaren jabea, horretan aditua. Eta bere bizitza bizi nahi duenez, ez du nahi beste pertsona batzuek bere ordez bizitzea edo bere ordez erabakitzea. Zer suposatzen du horrek zaintzen dutenentzat, laguntzak ematen dizkiotenentzat?  Hasteko, entzuteko jarrera benetakoa eta sakona izatea. Ziur gaude pertsona hori ez dela besteak baino gutxiago bere mendekotasun-egoeragatik. Bere autonomia, duintasuna eta nortasuna errespetatu behar dira.

Harremanetarako:

zukjakiteanahidut@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan eta 943 244 835 telefono zenbakian.

CEISG Gipuzkoa zer da?

GEHEB, Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko Etika Batzordea da. Organo aholku-emailea, independentea eta diziplinarteko egitura duena eta gizarte-zerbitzuetan parte hartzen duten pertsona eta erakundeen zerbitzura dagoena, naiz eta pertsona horiek hornitzaileak, erabiltzaileak edo hartzaileak izan. Esku-hartze sozialean gogoeta egiten eta jardunbide egokiak sustatzen laguntzea du helburu, arretaren kalitatea hobetzeko. Hori guztia erabakiak hartzeari buruzko hausnarketaren bidez, gogoeta hori balioetan eta sor daitezkeen arazo moralen azterketan oinarritzen da, deliberazio arrazional, plural eta kritiko baten bidez.

Egiten dituen txostenak eta ondorioak ez dira lotesleak, orientagarriak eta erabakiak hartzen laguntzekoak baizik. Azken buruan, profesional eta/edo erakunde kontsultagileari dagokio.

Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko Etika Batzordea Gipuzkoako Foru Aldundiaren mende dago organikoki, baina adierazi den bezala, autonomoa da bere eginkizun eta jarduketetan.

CEISG nor gara?

Batzordea gizarte-zerbitzuetako zuzeneko arretako eta antolaketa-arloetako hainbat esparrutatik (administrazio publikoko profesionalak, erakundeetako ordezkariak, senideen elkarteetako ordezkariak eta erabiltzaileen ordezkariak) etorritako boluntarioz osatutako talde batek osatzen du, eta prestakuntza akademiko eta orientazio profesional askotarikoak ditu, batzordeari planteatzen zaizkion gaiei diziplinarteko eta diziplinaz gaindiko ikuspegitik heltzeko aukera ematen diotenak.

Zer egiten dugu?

  • Aholkularitza ematen diegu esku-hartze sozialeko eragileei (profesionalak, erakundeak, fundazioak eta zentroak eta erakundeak), bai eta herritarrei ere (familiak, erabiltzaileak, legezko ordezkariak).
  • Zehazki:
  • Gizarte-arloko esku-hartzeari dagokionez, etikaren ikuspegitik kontzientzia hartzea eta gogoeta egitea sustatuko dugu.
  • Gatazka etiko bati aurre egin behar dioten profesionalei, erakundeei, erabiltzaileei eta familiei aholkuak ematen dizkiegu.
  • Kasu zehatzen arazo etikoei buruzko kontsultak egiteko gomendioak eta txostenak egiten ditugu.
  • Arreta hobetzeko proposamenak, jarduera-protokoloak eta hausnarketa-dokumentuak egiten ditugu.
  • Profesionalentzako asistentzia-etikari buruzko prestakuntzan laguntzen dugu.

 Zer ez dugu egiten?

  • Ez dugu txosten betearazlerik edo loteslerik egiten
  • Ez dugu gure gain hartzen laguntza eskatzen diguten pertsonen erantzukizuna, eta ez ditugu ordezten erabakiak hartzerakoan.
  • Ez dugu ekintza judizialetan edo administrazio-errekurtsoetan esku hartzen edo aholkatzen.
  • Ez dugu esku hartzen gure lan-eremutik kanpo dauden kasuetan edo administrazioko edo erakundeko beste eremu batzuen eskumenekoak diren kasuetan (elkargoko batzorde deontologikoak, diziplina-batzordeak, batzorde sindikalak, etab.).
  • Ez dugu esku hartzen salaketa, kexa eta erreklamazioen kasuetan
  • Ez dugu peritaziorik egiten.
  • Ez dugu etika profesionalari edo erabiltzaileen jokabideei buruzko iritzirik egiten

 

Hartzaileak

  • Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileak.
  • Senideak, laguntzaileak eta erabiltzaileen ordezkariak.
  • Instituzio, zentro, zerbitzu eta erakundeetako profesionalak.
  • Gizarte-zerbitzuetako arduradunak eta kudeatzaileak.

 

 Jardun-arloak

  • Haurtzaroa eta nerabezaroa
  • 3garren  adina
  • Gizarteratzea
  •  Aniztasun Funtzionala
  • Kultura-aniztasuna
  • Betebeharrak eta eskubideak
  • Bizitzaren amaiera

 

Kontsulta bat egiteko prozedura

Kontsulta edo eskaera bat helarazi nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke 943113887 telefonoan edo egizetika@gipuzkoa.eus helbidearen bidez.

Dokumentazioa

  1. Araudia:

2. Beste dokumentuak:

  • Baimen-informatua. Gizarte Zerbitzuetan informazio eta baimena emateko Gomendio Etikoen ondoko gida hau eredu bezala hartzen dugu. (Egileak: Bizkaiko Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzarako Departamentua)

Zer da Esku-hartze sozialean aplikatutako etika?

Gizarte-zerbitzuek pertsonei, taldeei eta komunitateei ahalduntzeko xedez arreta ematen diete, aukera-berdintasuna bermatu behar duen gizarte justu batean bizitza-proiektu on bat gauzatu ahal izan dezaten. Funtsean, etika da bere misioa, eta etikoa izan behar du bere eginkizuna.
Gizarte-zerbitzuei aplikatutako etika erantzukizunak ziurgabetasun-baldintzetan onartzean eta arriskuak kudeatzean datza. Izan ere, zerbitzu horietan pertsonen bizitzari buruzko erabakiak hartzen dira, arriskuak dakartzatenak.
-Begoña Román (Catalunyako Gizarte Zerbitzuen Etika Batzordeko lehendakaria) “Ética en los Servicios Sociales” 2016

Zein da Esku-hartze sozialeko etika-batzordeen ekarpena?

Marije Goikoetxearen hitzetan, "Asistentzia-etikak metodoak edo prozedurak garatu ditu, egin behar denari buruzko gatazka-egoeretan edo iritzi etikoen aniztasunean, osasun- eta gizarte-arreta jasotzen duten subjektuei ahalik eta bizi-kalitate onena emango dieten irtenbide egokiak aurkitu ahal izateko".
Marije Goikoetxea. Bizkaiko Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeko lehendakaria