Gizarte Larrialdien Koordinazioko Zerbitzua

Gizarte Larrialdien Koordinazioko Foru Zerbitzuak eguneko 24 orduetan egiten du lan, urteko egun guztietan, berehala erantzuteko Gipuzkoako lurraldean gertatzen diren urgentzia sozialeko egoerei, gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo, helburua izanik koordinatzea eska litezkeen esku-hartzeak, eta zuzenean esku-hartzea, hala dagokionean.

Gizarte zerbitzuen ohiko ordutegiaren barruan, baliabide hau dagokion Atalaren bidez aktibatuko da, hori justifikatzen duen txostena egin ondoren, betiere beharrezkoa bada Foru Aldundiak ostatu ematea.

Berehalako arretaren edo urgentziako lehen arretaren eginkizunak dira beharrizanaren lehen balorazio bat egitea, geroagoko balorazio baten mende egongo dena.

Aurrekoaren ondorioetarako, egoera hau joko da urgentzia sozialeko egoeratzat: aurreikusi gabeko gertaera batek eragindako egoera, kausa naturalengatik nahiz kausa eragindakoengatik gertatua, eragiten diena gaitasun pertsonalei, iraupeneko baliabide eta bitartekoei, gizarte eta familia harreman edo sareei, eta segurtasunari, eta horiek arriskuan jartzen dituena, eragindako pertsonak babesgabezia egoera larri batean utzita, zeinak berehalako eta ezin saihestuzko esku-hartze bat eskatzen baitu, hura larriagotu ez dadin edo kalte handiagoa eragin ez diezaien.

Kontaktua:

Gizarte Larrialdien Koordinazioko Zerbitzua (SFUS) - Telefonoa: 943 22 44 11 (7:00etatik 21:00etara)

112 SOS DEIAK bitartez (21:00etatik 7:00ak arte - E-maila: sfus@gipuzkoa.eus