Telefono ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30 - 14:00
Hitzordua eskatu behar da 943 11 21 11 telefonoan
JARDUNBIDE EGOKIEN IV JARDUNALDIAK
Erakundeetan
berdintasuna
sustatzea
KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAR ASTEA. EUSKALIT 2022
Urriak 26 | Orona Fundazioko auditorioa (Hernani)
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Arretako Zerbitzuak, 2018an, gizarteratzearen eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arretaren arloko kudeaketarekin eta esku-hartzearekin lotutako esperientziei buruz hausnartu eta hauek zabaltzeko lan bat hasi zuen. Horretarako, besteak beste, jardunbide egokien jardunaldiak egiten ari da Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen esparruan. Jardunaldi horietan, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak artatzeko eta gizarte inklusiorako bigarren mailako arreta-sareko erakundeen hainbat esperientzia partekatzen dira, arreta, kudeaketa edo berrikuntza hobetzearekin lotutakoak.
Hauek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen esparruan ospatzen diren jardunbide egokien IV. jardunaldia dira, "erakundeetan berdintasuna sustatzea"-ri burukoak. Bertan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko, aniztasuna kudeatzeko edo jazarpena edo indarkeria matxista prebenitzeko esperientziak landuko dira.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.