Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Boluntariotza eta gizarte ekimena

Boluntariotza eta gizarte ekimena

Gipuzkoan Gizarte Ekimena sustatzeko, boluntarioen parte hartzea ezinbestekoa da.

Boluntariotza gizarte-partaidetza mota bat da, non pertsonek euren denbora, eskarmentua, ezagutza, eta gaitasunak eskaintzen dituzten lan solidario bat egiteko inolako ordain ekonomikorik gabe. Irabazi asmorik gabeko erakunde batekin lankidetzan aritzeak aukera pertsonal, aske eta altruista dakar.

Gizarte Ekimeneko eta boluntariotzaren inguruan helburu hauek lortzeko Zainketetako eta Gizarte Politiketako departamentuak ondorengo baliabideak ditu:

  • GIZALDE Gipuzkoako Boluntariotza Agentzia.

 

Gizagune

Gizarte Politikako Departamentuak, Donostiako Zarategi Pasealekua 100eko Txara-1 eraikuntzan baditu elkarteentzako lokalak eta guneak.

Informazio gehiago 943 112 669

 

GFA Boluntariotza Saria

1995. urteaz geroztik Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Boluntariotza Saria antolatzen du. Hemen duzu 2024ko deialdia.

 

Gizarte ekimenak sustatzeko plana

Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitate pribatuei  Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak ematen dituen dirulaguntzak.

Lerroak:

 

  • 1. lerroa: Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin esku hartze sozialeko programak egiteko dirulaguntzak. 
  • 2. lerroa: Egoera eta arazo sozial jakin batzuekiko sentsibilizazio eta prebentzio programak egiteko dirulaguntzak. 
  • 3. lerroa: Gizarte behar berrien eta gizarte arretaren inguruko ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko dirulaguntzak. 
  • 4. lerroa: Eraldaketa digitalerako eta modernizazio teknologikoa egiteko dirulaguntzak. 

Baldintzak

  • Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakunde pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek.
  • Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea eta aurretik emandako dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.
  • Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.
  • Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentutik lehenago jasoak dituzten dirulaguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.
  • Estatuko araudiaren arabera behartuta egonez gero, indarrean dagoen berdintasun-plana baduela, eta 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta eragozteko neurriak ezarrita dituela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarritakoaren arabera.
  • Adingabeekin harremana izan ohi duten langile guztiek, bai kontratatuek bai boluntarioek, Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa izan behar dute.

 
Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:

  • Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.
  • Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.
  • Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.
  • Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuarekin lankidetza hitzarmen bat edota programa-kontratua sinatuta duten erakundeak (soilik, 1. lerroaren kasuan)

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitate pribatuak.

Entitateei laguntzak

Gizarte esku hartzeko programak egiteko diru-laguntzak

Diru-laguntzaren xedea pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin egin beharreko gizarte esku hartzeko programak gauzatzea, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren jardueren eremuan.

Kontsultatu diru-laguntza atarian

Prebentzioko eta sentsibilizazioko programak egiteko diru-laguntzak

Diru-laguntzaren xedea da egoera eta arazo sozial jakin batzuekiko prebentzio eta sentsibilizazio programak egitea, Gizarte Politikako jardueren eremuan.

Kontsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Gizarte arretaren inguruko Ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko diru-laguntzak

Diru-laguntzaren xedea da gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak egitea; orobat, orain arte identifikatu ez diren behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko duten proiektuentzako.

Kontsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Gipuzkoako Boluntariotzaren saria

1995. urteaz geroztik Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Boluntariotza Saria antolatzen du.

Hemen duzu 2024ko deialdia.