Telefono ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30 - 14:00
Hitzordua eskatu behar da 943 11 21 11 telefonoan
Herritarrei zuzendutako programa eta zerbitzuak azaltzen dira ondoren.
Zainketa eta Gizarte Politiketako departamentuaren zerbitzu eta prestazioetara sarbidea beti udal bakoitzaren zerbitzu sozialen bitartez egin behar dira. Horregatik, ondorengo listatuan dituzu eskuragarri kontaktu datuak.
Hiru urtetik gorako pertsonen mendekotasun maila baloratzea, 2006ko abenduaren 14ko 9/2006 Legean jasotako baremoaren arabera (9/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).
Orientazioa eta baliabide hauen egokitasuna zehaztea: egoitza, eguneko zentroa edo egoitzako aldi baterako egonaldia.
Kontsultatu tramitea egoitza elektronikoanJarduera hauen helburua da adinekoei/desgaituei baliabideak eskaintzea eta beren ohiko ingurunean (etxea, familia eta abar) ahalik eta denbora gehien geratzeko baliabideak ematea, aukera horri egoitza baliabide baten aurretik lehentasuna emanez.
Kontsultatu xehetasunaBizitzako arlo batean edo batzuetan erabakiak hartzeko laguntza behar duten eta laguntza hori emateko moduko seniderik edo hurbileko pertsonarik ez dutelako, babesgabetasun-egoeran dauden helduentzako laguntza zerbitzua da, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko, urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren 2.7.2.3. fitxan jasotzen den bezala.
Helburua, haien gaitasun juridikoa benetan gauzatzea, erabateko garapena, gizarteratzea eta bizi-kalitatea hobetzea da. Zerbitzu hau Foru Aldundiak hitzarmena duen laguntza-erakundeen bidez emango du, dagokion prozedura eta ebazpen judiziala egin ondoren.
Laguntza neurrien zerbitzua emateko Foru Aldundiarekin hitzarmena duten entitateak honakoak dira:
GERTUAN
Kuratelak eta gainerako laguntza-neurriak ematea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren arabera.
HURKOA gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntza neurriak eta familiei laguntza eta aholkularitza.
Kuratelak eta gainerako laguntza-neurriak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren arabera.
Laguntza-neurri baten ardura hartuko duten familiei aholkularitza eta laguntza ematea.
Araudia:
- Kode Zibila
- 8/2021 Legea, ekainaren 2koa, zeinaren bidez legeria zibila eta prozesala erreformatzen baitira desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko
- Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
Ordezkarien eta izatezko zaintzaileen erregistroa
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuari edozein zerbitzu, prestazio edo laguntza eskatzen dioten pertsonen ordezkaritzan diharduten pertsonak erregistratzea eta identifikatzea.
Mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei ostatu moduren bat ematea, ingurune normalizatu bateko familia batenaren antzekoa, non beharrezko zainketa pertsonalak jasotzen dituzten.
Kontsultatu tramitea egoitza elektronikoanHainbat baliabide, beren etxean mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko, familia barruko gorabeherak prebenitzearren, elkarbizitza normalizatu bat ematearren, eta mendekotasuna duen pertsonari arreta egokia ematearren. Barne hartzen ditu prestakuntza, elkarlaguntzako taldeak, arreta psikologikoa, egoitzako aldi baterako arreta laburra, eta asteburu eta jaiegunetako eguneko arreta.
Mendekotasuna duen adineko baten zaintzaileek edo harekin bizi diren edo zuzenean haren ardura duten familiek, batzuetan, zailtasun psikologiko handiak izan ditzakete, edota gizarte eta familia harremanak hondatzeko arriskua. Horregatik, egoerari aurre egiteko laguntza handia behar dutenei banakako tratamendu psikologikoa ematen zaie (gehienez, 10 saio, baina, salbuespenez, 12raino irits daitezke).
Laguntza taldeek oinarritzat dute ziurtasun bat, hau da, eraginkorra dela arazo berak eragindako pertsonen arteko elkarlaguntza, eta garrantzitsua dela pertsonek beren baliabideak aurkitzea irtenbide egokiak bilatzerakoan, hori dena adierazpenerako, komunikaziorako eta partaidetzarako aukera ematen duen neurrian. Talde horiek zuzentzen dituzten profesionalek prestakuntza dute gatazkei aurre egiteko eta haiek konpontzeko trebetasunen ikaskuntzan, baita errugabetze prozesuetan ere.
Saio teoriko-praktiko batzuk dira, non berariazko ezagutzak irakasten diren, aukera ematen dietenak familiartekoei arreta hobea eman diezaioten mendekotasuna duen adinekoari, eta beren zaintza lanean berme bat ematen dietenak. Irakasgaiek arlo hauek hartzen dituzte: medikuntza, erizaintza, psikogeriatria, legea, eta gizarte baliabideak. Informazio, heziketa eta terapeutika helburua dute.
Hilean behingo egonaldi bat da (gehienez, 5 egunekoa) adinekoentzako egoitzetan, familiei aldian behingo atsedenaldi bat emateko zaintza lanetan, mendekotasuna duen adinekoaren arretaren kalitatea bermatuz, bestalde.
Mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko zentroetako egonaldiak dira, familiak pairatzen dituen arreta lanen karga egunez arintzearren, mendekotasuna duen adinekoaren eguneko beharretara egokitutako ingurune bat bermatuz. Baliabide horren erabilera-maiztasuna mugatu egin ahal izango da, baldin eta adinekoak eguneko arreta lanegunetan jasotzen badu.
Kontsultatu xehetasunaGizarte, kultur, kirol eta aisialdi jarduerak desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzat.
Desgaitasun maila eta garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunak zehazteko baremoa baloratzea. Desgaitasun maila ehunekotan neurtzen da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, beharrezkoa da desgaitasuna % 33koa edo handiagoa izatea.
Desgaitasuna duen pertsonarentzako baliabide hauen egokitasuna zehaztea: egoitza, eguneko zentroa, eta egoitzako aldi baterako egonaldia.
Kontsultatu xehetasunaUdaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen osagarri, desgaitasun arloko elkarte batzuek berariazko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen dituzte ordezkatzen duten desgaitasun motaren inguruan.
Prebentzioa eta informazio soziala
Gizarteratzea eta gizarte normalizazioa: gizarte baliabideei buruzko informazioa, eragindako pertsonen eta haien familia-ingurunearen beharrak betetzeko.
Arreta psikosoziala ematea (informazioa eta aholkularitza) Alzheimerdun pertsonei eta haien familiei.
Aholkularitza eta esku-hartzea (informazio kolektiboa eta indibiduala gorreriaren alderdiei buruz) eragindako pertsonentzat eta haien familientzat.
Informazioa eta gizarte orientazioa ematea desgaitasun fisikoa duten pertsonei.
Arreta goiztiarra da 0-6 urte bitarteko haurrei, haien familiartekoei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoa. Diziplinarteko ikuspegi batetik begiratuta –Osasuna, Hezkuntza eta Gizartea–, helburutzat dauka erantzutea, ahalik eta lasterrena, eta osotasunean, garapenean nahasmenduak dituzten edo haiek pairatzeko arriskua duten haurren beharrizan iragankor nahiz iraunkorrei.
Oinarrizko eginkizuna du garapean arazoak dituzten edo arazoak izateko arriskua duten haurren beharrizanak baloratzea, eta egindako balorazioari egokitutako esku-hartze plana egitea.
Lan egiten dute balorazio taldearekin koordinatuta eta horrek definitutako esku-hartze planaren arabera.
Psikologiako kabineteak, arreta goiztiarrean espezializatuak. Kabinete horiek tratamendu indibidualizatua ematen diete haurrari eta haren familiari edo tutoreei, baita koordinazioa ere haurra artatzen duten osasun, hezkuntza eta gizarte arloetako profesionalekin. Horietako batzuek badituzte, era berean, psikomotrizitate, pedagogia, logopedia edo fisioterapiako zerbitzu osagarriak.
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua elkarlanean aritzen da ASPACErekin haren arreta goiztiarreko zerbitzua ematen.
Mendekotasun egoeran dauden eta desgaitasuna duten pertsonei ostatu moduren bat ematea, ingurune normalizatu bateko familia batenaren antzekoa, non beharrezko zainketa pertsonalak jasotzen dituzten.
Kontsultatu tramitea egoitza elektronikoanEsku-hartze multzo bat da, pertsona bakoitzaren beharrizanen arabera, helburu hauek dituena: prebenitzea edo murriztea jardueraren mugaketa bat edo funtzio fisikoaren, intelektualaren, sentsorialaren edo mentalaren alterazio bat; mantentzea edo hobetzea dagoeneko hartuta dauden trebetasunak, ahalik eta mailarik handiena lortzearren autonomia pertsonalean, bere ingurunearekiko egokitzapenean, bizi kalitatearen hobekuntzan, eta komunitate bizitzako integrazioan.
Tratamendu terapeutikoa, helburutzat duena, teknika egokien bitartez, mantentzea eta hobetzea honelako gaitasunen funtzionamendua: maila goreneko gaitasun kognitiboren bat edo batzuk (arrazoimena, oroimena, kontzentrazioa, hizkuntza, eta antzekoak), gaitasun funtzionalak, portaera eta afektibitatea.
Jarduketa multzo bat, helburutzat duena laguntza ematea, iragankorra nahiz iraunkorra, desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala duten pertsonei, hobetzearren beren aukerak familia eta gizarte ingurunean mantentzeko, ahalik eta baldintzarik normalizatuenetan eta independenteenetan.
Esku-hartze multzo bat da, helburu hauek lortzeko: mantentzea edo hobetzea eguneroko bizitzako jarduerak egiteko gaitasuna; saihestea jarduerako mugapenak, bigarren mailako urritasunak edo eskasiak azal daitezen; eta indartzea garapen pertsonala nahiz gizarteratzea. Horren guztiaren helburua da ahalik eta autonomia mailarik eta bizi kalitaterik handiena lortzea.
Kontsultatu xehetasunaZerbitzu honek laguntzen du bazterketa egoeren identifikazioa egiten, eta, hala badagokio, haien mailaketa ere bai. Orobat, bideratzen ditu eskatzaileak beren beharrizanei ondoen erantzuten dieten zerbitzurantz edo prestazio ekonomikorantz, edota zerbitzuen eta prestazio ekonomikoen arteko konbinaziora, haiek eskatzeko betebeharrak betetzen badituzte, betiere. Barne hartzen ditu:
Eskaeren balorazioa, egon daitezkeen gizarte bazterketako egoerei dagokienez. Hala badagokio, gizarte diagnostiko espezializatuak egitea eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan egoki gertatzen diren baliabideetara bideratzea, edo, bidezkotzat joz gero, erabiltzailea beste arreta sistema edo politika batzuetara desbideratzea.
Horretarako, gizarte bazterketako egoera batean egotearen zantzuak aurkeztu behar dira, balorazio tresna komunetan definitzen den moduan.
Akonpainamendu espezializatua da bigarren mailako gizarte prestazio bat, zeinaren bidez pertsonak profesional kualifikatu batekin harremanetan egonda parte hartzen baitu; hark laguntzen dio bere moldaera autonomoa hobetzen, eta gizarteratzen. Akonpainamendu espezializatuak aukera ematen dio erabiltzaileari bere egoera kontrastatzeko, autonomia pertsonalari eta gizarteratzeari buruz dituen helburuak esplizitatzeko, eta prozesu guztian zehar erreferentziako pertsona bat izateko.
Laguntza psikologikoa, esku-hartze psikosozial espezializatua emateko, hartzaileak izanik gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonak, gizarteratzeko prozesu bat hasi dutenak Foru Aldundiaren gizarteratze zentroetan. Gipuzkoako Psikologoen Elkargoan gauzatzen da.
Desintoxikazio prozesu jakin batzuek ez dute eskatzen zentroetan sartzea, baizik eta erakundeez kanpoko ikuspuntu bat ematea. Horretarako, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak hainbat programa garatzen ditu, hala nola familiako esku-hartzea (familiarteko batzuk tratamenduan egonda edo egon gabe), alkoholismoak jotako pertsonen gizarteratzea, esku-hartze psikosoziala, altaren ondoko jarraipena, berariazko programak gaixotasun mentala duten pertsonentzat, eta prebentzio programak nerabeentzat.
Egoitza harrerako eta akonpainamendu espezializatuko programa, espetxeko esperientzia duten eta Gipuzkoan sustraituta dauden pertsonentzat. Barne hartzen ditu, arreta, laguntza eta akonpainamendua, espetxean egindako hasierako diagnostiko batetik abiatuta, banakako laguntza plan bat ezarriz, eta lagun eginez irteerako ibilbidean, hirugarren graduan, eta abarretan, eta gizarteratze prozesuaren alde eginez.
Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuaren iritziz, atzerritar batzuek oinarrizko zenbait beharrizan dituzte, arretako egitura normalizatuetatik heltzen zailak direnak. Horregatik, eta arretako tresna paraleloak sortu gabe, hainbat zerbitzu garatzen dira populazioaren kolektibo horrentzat: gizarte arreta, gizarte eta lan arreta, izapide administratiboak, eta kultura arteko berariazko bitartekaritza. Atzerritartasun arloko informazio eta aholkularitza sozio-juridikoa eskaintzen zaie immigratzaileei, Europar Batasunaz kanpokoei, batez ere; baita errealitatearen analisi zerbitzu bat eta gizarte sentsibilizaziokoa ere.
Nahiz eta ez garen kolektibo desberdinentzat berariazko baliabideak sortzearen aldeko, baizik eta beharrean dauden pertsona guztiei zabaldutako baliabideak sortzearen aldeko, haien helburuak lortzeko behar-beharrezkoa den lekuan, baliabide espezializatuak eta egokituak sortzen ditugu ijito familientzat.
Nahiz eta lehentasuna eman gizarte bazterketa edo marjinazio egoeran dauden familien arretari, laguntzen zaio elkartegintzari ere; lan egiten da neska gazteekin eta emakumearen rolaren gainean; eta laguntzen zaie prestakuntza programei eta haien kulturaren hedapenari.
Programa hauen helburua da gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea, nagusiki hiru dimentsio hartuz, hala nola haien enplegagarritasun profilaren analisia, gizarte eta laneko akonpainamendua, lan merkatuaren prospekzioa eta analisia, eta eskariak hartzea.
Hartzaile dira, gizarteratze prozesuetan egonik, gizarte eta lan ibilbide bat hasteko prest dauden pertsonak. Enpleguranzko ibilbide banakatuak ezartzen dira, pertsona bakoitzak ibili behar dituenak, gizarte eta laneko profilaren arabera, berariazko akonpainamendu batekin.
Gipuzkoako Foru Aldundia da Gipuzkoan gizarte babesgabezia egoera larrian dauden haur eta nerabeen babesaz arduratzen den entitate publikoa, jarraian aipatuko dugun gizarte zerbitzuen eskumen esparru autonomikoaren arabera.
2005eko otsailaren 18ko 3/2005 Legeak, haurrak eta nerabeak zaindu eta babestekoak, 49.1 artikuluan zehazten du zer ulertzen dugun babes hitzarekin: “Lege honen ondorioetarako, haurrak eta nerabeak babesteko honako neurri eta jarduketa hauek burutuko dira: batetik, haurrek eta nerabeek jasan litzaketen arrisku eta babesgabezia egoerak prebenitzea eta egoera horietan esku hartzea eta, bestetik, haur eta nerabe horien garapen integrala bermatzea eta familia-bizitza arrunta sustatzea, betiere adingabearen interesari lehentasuna emanez.”
Gizarte Zerbitzuei buruzko 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak 41.5 artikuluan ezartzen du foru organoen eskumenekoak izango direla, bakoitzari dagokion lurraldean, babesgabezia egoera larrian dauden adingabeen babes kontuan 3/2005 Legeak, otsailaren 18koak, haurrak eta nerabeak zaindu eta babestekoak, agintzen dizkion zereginak.
Kontsultatu xehetasunaEgoitza harrerako zerbitzuak laguntza eta gizarte-hezkuntzako arreta eskaintzen ditu, eta, aldi berean, erreferentzia-ingurune egonkorra eta beharrezkoa den babesa, babesgabetasun-egoeran dauden adingabeak familiatik banatzeko neurria erabaki eta gero komunitateko baliabideetan txertatzeko. Beren etxeetan jarraitzeko aukerarik ez duten adingabekoei zuzendutako babes-neurri bat da, beraz, eta horri esker beren premia eta beharrizanak gogobeteko moduan aseko dituen egoitza eta bizikidetzarako leku bat eskaintzen zaie adingabekoei.
Neurri hori funtsezko bi ezaugarritan dago oinarritua: bere izaera instrumentala, batetik, helburu egonkor eta normalizatua begiesten duen Kasu Plan baten zerbitzura baitago; eta tenporalitatea.
Horrela, bada, egoitza-harrerako baliabideak, bere modalitate desberdinetan, gizarte-baliabide egokia gertatzen dira familiaren ordezko bizikidetza-giro baten premian dauden adingabekoentzat.
Kontsultatu xehetasunaHainbat arrazoi tarteko, Gipuzkoan hainbat ume daude beren familiekin bizi ezin direnak eta, horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean daudenak.
0 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeak dira, eta askok familia bat behar dute, beraien zaintza eta heziketaren kargu egingo dena; baina familia horretako beste kide bat izateaz gain, jatorrizko familiarekin harremanetan jarraitzeko aukera ere nahi dute, nahiz eta beraiekin ez bizi.
Kontsultatu xehetasunaAdopzioa babes neurri bat da, beren familietan jarraitu ezin eta famili ingurune iraunkorra behar duten haurrentzat.
Adopzioak adingabearen eta familia biologikoaren arteko lege loturak hausten ditu eta familia biologikoak dituen eskubide eta betebeharretan oinarritutako harremana sortzen du haurraren eta familia adoptatzailearen artean.
Zera eska daiteke:
Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuek helburu bikoitza dute:
Atzerritartasun Araudiaren 187 eta 188. artikuluen arabera (557/2011 Errege Dekretua, apirilaren 20koa), Espainian atzerritarrek dituzten eskubideak eta askatasunak, eta baita horien gizarteratzea ere onartzen dituen 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua 2/2009 Lege Organikoak aldatu ondoren, tratamendu medikoa jasotzeko, oporrak gozatzeko edota eskolatzea lortzeko helburuekin adingabe atzerritarren Aldi Baterako Lekualdaketa Programa bat sustatzen duten erakunde edo pertsonek, programa horren inguruan adingabeen babesaren eskumena duen Órgano autonomikoak luzatutako txostena aurkeztu beharko dute Gobernu Ordezkaritzaren aurrean.
188/2018 DEKRETUA, abenduaren 26koa, Atzerritar adingabeak Euskal Autonomia Erkidegora aldi batez lekualdatzeko xedea duten izaera humanitarioko programei buruzkoa arautzen du eskatutako txostena luzatzeko prozedura.
https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2019/01/1900112e.pdf
Prozedura horretan bi egoera bereizten dira, programa zeinek sustatzen duen kontu:
Irizpide teknikoak, prozeduran eman beharreko pausoak, derrigorrezko dokumentazioa eta araudia aipatutako Dekretuan jasota daude.
Informazio gehiago eskuratzeko:
Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzua
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua
Zarategi, 99 - 20015 Donostia-San Sebastián
Tfno.: 943 11 25 22
Zerbitzuak arreta emango dien emakumeak indarkeria matxista jasaten dutenak dira, eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen edo baldintzatzen dizkien erasan psikoemozionala nozitzen dutenak, eta tratamendu psikologiko bat hasi nahi dutenak, arreta indibidualizatu eta pertsonalizatuaren bitartez, ikuspegi feminista batetik eta halako emakumeak ahalduntzearen aldeko ikuspuntu batetik begiratuta. Zerbitzu honek indarkeria matxistaren ondoriozko beharrizan psikoemozionalei helduko die, alde batera utzita zein eremutan gertatu den indarkeria matxista hori.
Indarkeria matxistaren beste biktima batzuei ere emango zaie arreta (seme-alabak), baita erasotzaileei ere.
Orientazio juridikoko prestazio bat da, eta informazioa nahiz orientazioa ematen ditu indarkeria matxistak eragindako egoerei heltzeko eta tresna juridikoen bitartez konpontzeko. Programak arreta emango dien emakumeak indarkeria matxistaren biktima dira, lege informazioa eta aholkularitza nahi dituztenak esparru juridikoko baliabideei eta familia-zuzenbideari buruz, arreta indibidualizatu eta pertsonalizatu baten bitartez, ikuspegi feministatik eta ahalduntzearen ikuspegitik begiratuta. Zerbitzu honek era integralean helduko die aholkularitza sozio-juridikoko beharrizanei, tratu txarren eta sexu askatasunaren aurkakoak izan daitezkeen ekintzen ondoriozkoei, alde batera utzita zein eremutan gertatu diren.
Diziplina arteko esku-hartze mota bat da, eta helburutzat duen arretaren hartzaile, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak dira, egoitza-baliabide batean sartu nahi ez dutenak edo haietako batean egonaldia amaitu berri dutenak, eta beren beharrizanei egokitutako jarraipen anbulatorioa behar dutenak.
Esku-hartze psikosozialeko programaren barruan, esku-hartze anbulatorioko bi talde daude, helburu desberdinak dituztenak esku-hartze plan bakoitzean emandako orientabideen arabera: