Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Autonomia bultzatzeko planak

AUTONOMIA PERTSONALA SUSTATZEKO ZERBITZUAK:

Gaitzea eta terapia okupazionala

Esku-hartze multzo bat da, pertsona bakoitzaren beharrizanen arabera, helburu hauek dituena: prebenitzea edo murriztea jardueraren mugaketa bat edo funtzio fisikoaren, intelektualaren, sentsorialaren edo mentalaren alterazio bat; mantentzea edo hobetzea dagoeneko hartuta dauden trebetasunak, ahalik eta mailarik handiena lortzearren autonomia pertsonalean, bere ingurunearekiko egokitzapenean, bizi kalitatearen hobekuntzan, eta komunitate bizitzako integrazioan.

  • ACASGI, gizarteratzeko programa espezializatuak
  • ADEMGI, arreta psikosoziala.
  • ADEMGI, gizarteratzea eta gizarte normalizazioa (eragindako pertsonei zuzendutako jarduerak eta prestakuntza antolatzea)
  • ALCER, arreta psikosoziala
  • ARANSGI, gorrari gizarteratzen laguntzea
  • ASPARGI, arreta psikosoziala
  • ATECE, arreta psikosoziala
  • ATECE, interakzioa eta gizarte normalizazioa

Estimulazio kognitiboa

Tratamendu terapeutikoa, helburutzat duena, teknika egokien bitartez, mantentzea eta hobetzea honelako gaitasunen funtzionamendua: maila goreneko gaitasun kognitiboren bat edo batzuk (arrazoimena, oroimena, kontzentrazioa, hizkuntza, eta antzekoak), gaitasun funtzionalak, portaera eta afektibitatea.

  • AFAGI, psikoestimulazio kognitiboa

Gaitze psikosoziala

Jarduketa multzo bat, helburutzat duena laguntza ematea, iragankorra nahiz iraunkorra, desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala duten pertsonei, hobetzearren beren aukerak familia eta gizarte ingurunean mantentzeko, ahalik eta baldintzarik normalizatuenetan eta independenteenetan.

  • AFAGI, arreta psikosoziala (laguntza psikologiko eta psikosoziala, eragindako pertsonentzat).
  • AGIFES, sozializaziorako laguntza
  • AGIFES, etxeko laguntza psikologikoa eta hezkuntza arlokoa
  • AGIFES, erabiltzaileentzako eta haien familientzako laguntza eta prestakuntza (erabiltzaileentzako laguntza psikologikoa)

Autonomia funtzionala sustatu, mantendu eta berreskuratzea

Esku-hartze multzo bat da, helburu hauek lortzeko: mantentzea edo hobetzea eguneroko bizitzako jarduerak egiteko gaitasuna; saihestea jarduerako mugapenak, bigarren mailako urritasunak edo eskasiak azal daitezen; eta indartzea garapen pertsonala nahiz gizarteratzea. Horren guztiaren helburua da ahalik eta autonomia mailarik eta bizi kalitaterik handiena lortzea.

  • ELKARTU, gizarteratzea
  • ADEMGI, ergonomia eta bizi kalitatea
  • ADEMGI, komunikazioa eta esklerosi anizkoitza
  • ELKARTU, boluntariotza eta moldaera pertsonala