Telefono ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30 - 14:00
Hitzordua eskatu behar da 943 11 21 11 telefonoan
Harrera egin nahi duten pertsonak eta familiak behar dira.
Gure inguruan haur eta nerabe batzuk ez dira haurtzaro edo nerabezaro normalez gozatzen ari. Uste baino gehiago dira. Eta behar baino gehiago sufritu dute: aldaketa bortitzak, bakardadea, beldurra, ziurgabetasun handia. Hainbat arrazoirengatik beren familiekin bizi ezin diren haurrak eta nerabeak dira.
Haietako batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespeko harrera-zentroetan bizi dira, eta, egunero arreta jartzen duten profesionalek behar bezala zaintzen dituzten arren, ezinezkoa da etxe baten berotasuna lortzea. Izan ere, 3, 8 edo 13 urte dituzunean, etxe batean bizi beharko zenuke, familia batekin, haur normala izan, beste edozein bezalakoa...
Familietatik urrun bizi diren haur eta nerabeek gabezia asko dituzte, baina, guztien gainetik, maitasuna eta onarpena behar dute, IKUSEZINAK EZ IZATEA. Eta ez du balio hainbeste gau lagun izan dituzten pelutxe edo panpina zahar horiek besarkatzeak, haragia eta hezurra behar baitute. ZU, ZUEK behar zaituzte.
Telefonoa: 943 11 25 22
E-maila: familiaharrera@gipuzkoa.eus
Gipuzkoan, familia-harrerako bi programa ditugu:
Kualifikazio berezirik behar ez duen pertsona edo familia batek haur edo nerabe bat (edo bat baino gehiago) hartzeko eskaintzen / du bere burua. Pertsona edo familia hori zaintzeko eta laguntzeko ardura hartzen du bere gain, eta profesionalen laguntza izaten du, harrerapeko adingabeko ongizatea bermatzeko.
Modalitate honetan, harrera egiten duen pertsonak edo familiako kide batek berariazko kualifikazioa, esperientzia eta prestakuntza ditu behar bereziak dituzten haur eta nerabeekin babes eginkizunak betetzeko. Harrera bere lan profesionala dedikazio osoarekin egin nahi du (nahiz eta egoera jakin batzuetan beste lan batekin bateragarria izan daitekeen), eta horregatik ordainsaria jasotzen du, adingabearen ongizatea bermatzeko laguntza ematen dion talde baten parte izanik.
Beren arrisku edo babesik ezagatik jatorrizko familiarekin bizi ezin direnak, edozein denboratarako,/laburki edo mugagabe.
Familia-harrera adingabeko horiek babestu eta zaintzeko modu gisa sortu da, familia alternatiboetan ingurune normalizatua eskaintzeko, bai familia zabaletan bai kanpokoetan.
Oso profil desberdinak dituzte:
Beste familia-mota bat da, eta, bere borondatez eta modu altruistan, adingabeak eskubide osoko kide bihurtzen ditu beren beharrak behar den denboran betetzeko, haur eta gazteen babesaren arloan eskumena duen administrazioarekin lankidetzan.
Horretarako, honako hauek eskaintzen dizkio haur edo nerabeari:
Harrera ez da adopzio bat, ezta bertara iristeko urrats bat ere
Larrialdikoa (gehienez ere 6 hilabete aurreikusten dira)
Aldi baterakoa (2 urte bitartean)
Iraunkorra (iraupen mugagabea)
Adin nagusitik aurrera, familia hartzailean elkarrekin bizitzen jarrai dezakete, babes-neurririk gabe, aldeek hala nahi badute. Era berean, gazteek aukera dute etapa berri honetan laguntza eskaintzen dien Deslotura Programa batean parte hartzeko, nahi badute.
Horretarako eskaintza aurkezten duen edozein pertsonak edo familiak, balorazio prozesuan parte hartu ondoren, aukeratutako familia harreraren modalitaterako egokitzapena lortzen badu.
Egokitzapena baloratzeko irizpideak abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuan jasotako lege-betekizunekin bat datoz, eta, oro har, alderdi hauek aipatzen dituzte:
Berariaz, irizpide hauek ere kontuan hartzen dira:
Familia zabalean:
Larrialdiko harreretan:
Haurrak edo nerabeak familiarekin bizi ezin izateak ez du esan nahi familiarekin duen harremana galdu behar duenik. Haurrarentzat edo nerabearentzat / positibotzat jotzen bada, jatorrizko familiarekin harremanak edo aldizkako bisita bereziak egingo dira, eta behar den laguntza profesionala izango dute. Garrantzitsua da harrera-familiak familia biologikoak adingabearen bizitzan duen zeregina ulertzea eta bi aldeen arteko lotura errespetatzea. Era berean, jatorrizko familiak semearen, alabaren edo nerabearen egoerari buruzko informazioa jasoko du, bai eta familia-harrera ongi garatzen laguntzeko behar diren jarraibide eta orientabideak ere.
Harrera-familiak zintzoa izan behar du familia-harrerarako dituen ezaugarri eta motibazioak eta indarguneak eta ahuleziak erakusteko orduan. Horrela, profesional-taldeari jakinaraziko dio adingabearen zein profiletarako ikusten den prestatuen eta ilusionatuen, eta hori kontuan hartuko da balorazio-prozesuan.
Hala ere, profesional taldeak hautatuko du adingabe bakoitzarentzat aukerarik onena den familia.
Kasu bakoitzean hautatutako harrera-familiak haurraren edo nerabearen informazio guztia ezagutuko du, proposamena onartzen duen ala ez eta zergatik onartzen duen erabaki ahal izateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak honako hauek eskaintzen ditu:
1. JARRAIPEN TEKNIKOA: familia batek familia-harrera boluntariorako egokitzapena lortzen duenetik aurrera, hau da:
Familia-harreraren hasiera eta indarraldi osoa:
2.LAGUNTZA EKONOMIKOA: haurra edo nerabea izateak ekar ditzakeen ohiko gastu guztietarako eta ohiz kanpoko gastuetarako: eskola errefortzua, ortodontzia...
Harreran zerbait gaizki badago, garrantzitsua da segimendu-taldearekin partekatzea. Batera aztertuko da egoera, eta aukerarik onenak bilatuko dira sor daitezkeen zailtasunak gainditzeko.
Garrantzitsua da arazoei aurrea hartzea eta egoera bideratzeko erabakiak hartzea. Adingabearen interes gorena bilatuko da, hura hartzen duen familiaren ongizatea zainduz.
1.Informazio saioa.
Hilero antolatzen da eta gonbita egiten zaie bai familia-harreran oro har interesa duten pertsona edo familiei, bai haur edo nerabe jakin baten familia-harreran interesa dutenei.
Informazio orokor argia eta ulergarria eskaintzen da, adingabeak babesteko neurri juridiko gisa familia-harreraren izaerari buruz, haren modalitateei buruz, haren erregulazioari buruz, hartutako familia-harreraren neurria formalizatzeko eskatzen diren baldintzei eta izapideei buruz, eta bai familiek edo harrerako pertsonek, bai adingabeek berek, bai haien guraso eta tutoreek familia-harreraren prozeduran dituzten eskubideei eta betebeharrei buruz, familia-harreraren neurriak indarrean dirauen bitartean eta amaitutakoan.
Borondatezkoa/nahitaezkoa: Informazio saiora joatea nahitaezkoa da familia harreraren eskaera aurkeztu nahi denean eta, beraz, balorazio- eta hautaketa-zerbitzuan parte hartu nahi denean. Izan ere, kanpoko familiek ezin dute eskaera aurkeztu informazio saiora joan direla egiaztatzen ez badute. Familia zabalak edo hurbilekoak, ordea, balorazio prozesua hasi ondoren joan daitezke saio honetara, prozesua arintzeko.
Borondatezko familia-harreraren neurriari buruzko informazioa eskatzeko eta/edo informazio-saiorako izena emateko, LAUKA Zentroko Familien Prestakuntza-Aukeraketaz arduratzen den taldearekin jarri behar da harremanetan.
tel.: 943457740; h.el.: formacion.seleccion@lauka.org
Saio horretan eskaintza eskatzeko inprimakia eta zinpeko aitorpena jaso daitezke, egokitzapenaren balorazio prozesuan parte hartu nahi izanez gero, aurkeztu beharreko dokumentazioaren zerrendarekin batera.
2. Eskaera ofizialaren eta eskatutako dokumentazioaren aurkezpena.
Familia boluntarioek eta espezializatuek harrera egitea (tramiteak)
3. Balorazio psikosozialeko prozesua
GFAn borondatezko familia harrerarako eskaintza egiteko eskaera erregistratu ondoren, LAUKA zentroko balorazio taldeari bidaliko zaio, eta familiarekin harremanetan jarriko da balorazio elkarrizketak egiteko. Prozesu horrek ondorio hauek izanen ditu:
4. Itxaron-taldean parte hartzea
5. Hautatu eta akoplamendua hasi
6. Familia-harreraren eraketa
Akoplamenduak bilakaera ona izan duela egiaztatu ondoren, kontratu administratiboa egiten da familiaren eta administrazioaren artean harreraren ezaugarriekin eta kasuaren erabakiekin: bisiten araubidea.
18 urte betetzean, harrera-familia eta gaztea elkarrekin bizitzen jarraitzeko ados badaude, hala egingo dute; izan ere, erabakia, adin-nagusitasuna dagoenez, ez dagokio administrazioari. Aldiz, independentzia edo jatorrizko familiarenganako itzulera nahi den aukera bada, aukera hori erabiliko da.
Profesionalek prozesua bideratu eta beharrezko laguntza eta bitartekaritza eskainiko dituzte, baina azken erabakia gaztearena eta harrerako familiarena da.
Gazteek laguntza ekonomikoak eta jarraipena eska ditzakete, baldintza batzuk betetzen badituzte.
Telefonoa: 943 11 25 22
Emaila: familiaharrera@gipuzkoa.eus
Prestakuntza-hautapenaren eta Segimendu Teknikoaren ardura duen taldea: LAUKA zentroa. Emaila: formacion.seleccion@lauka.org
Gipuzkoako Foru Aldundia
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua. Adopzio eta Familia Harreraren Atala
Txara 2 eraikina. Zarategi pasealekua, 99
20015 Donostia
4.Balorazio psikosozialeko prozesua.
Adingabeen, familia hartzaileen eta familia biologikoen testigantzak:
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu
Telefonoa: 943 11 25 22