Telefono ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30 - 14:00
Hitzordua eskatu behar da 943 11 21 11 telefonoan
Eragindako pertsonentzako nahiz familiartekoentzako jarduerak eta taldeen prestakuntza antolatzea, helburutzat hartuta familia eta gizarte integrazio handiago bat, baita gizarte normalizazioarekin zerikusia duten prestakuntza ekintzak antolatzea ere.
Orientabidea eta laguntza psikologikoa eta psikosoziala, hasierako balorazio baten ondoko esku-hartzea, gaixotasunari berari buruzko informazioa, maneiurako jarraibideak, abian dauden gizarte baliabideak, prestakuntza ekintzak...
Dementzia duten pertsonei eta haien zaintzaileei aukera ematea atseden egun batzuk izan ditzaten, giro erlaxatu batean, non, gainera, hainbat jarduera egiten diren, hala nola psikoestimulazioa, lantegiak eta paseoak, baita ere harreman bat sortzea familiartekoen artean, esperientziak partekatzeko eta zaintzarako informazioa eta teknikak eman ahal izateko.
Gaixotasun mentala duten pertsonen familiartekoei zuzendutako ikastaroak, lantegiak eta solasaldiak, helburuak honelakoak izanik: prestakuntza ematea gaixotasun mentalari buruz eta horrekin zerikusia duten osasun gaiei buruz; trebatzea gatazkak konpontzen, oro har, eta elkarbizitzako gatazkak, bereziki; eta abar.
Banakako laguntza psikologikoko eta laguntza taldeetako saioak, informazioa, orientabidea eta laguntza emateko gaixotasun mentala duten pertsonen familiartekoei.
Informazioa eta aholkularitza ematea familiei
ATSEDEN PROGRAMAren helburua da familiei aukera ematea desgaitasun intelektuala duten pertsonek urtean asteburu batzuk igaro ahal izan ditzaten, aldez aurretik itunduta, Donostiako Villa Mariko instalazioetan, berariaz prestatuta baitaude programa horretarako, beste erabiltzaile batzuekin biziz eta beren egonaldiaz gozatuz, profesionalek artatuta.
Familiei aukera ematea desgaitasun intelektuala duten pertsonek urtean asteburu batzuk igaro ahal izan ditzaten, aldez aurretik itunduta Donostiako Villa Mariko instalazioetan, berariaz prestatuta baitaude programa horretarako, beste erabiltzaile batzuekin biziz eta beren egonaldiaz gozatuz, profesionalek artatuta.
Donostiako Villa Mariko instalazioetan aldi baterako egonaldiak eskaintzea da, ezusteko larrialdi egoerei erantzuteko.