GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ERAKUNDE-ADIERAZPENA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ERAKUNDE-ADIERAZPENA
Joan den larunbatean Pasaian izandako hilketa matxistaren aurrean eta emakume baten bizitzarekin amaitzeagatik gizon bat atxilotu eta gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, Ezohiko Kontseiluan bilduta, krimen matxista horren gaitzespenik handiena adierazi nahi du, baita bere minik sakonena eta gertukoekiko elkartasuna eta hurbiltasuna ere.
Joan den larunbatean Pasaian izandako hilketa matxistaren aurrean eta emakume baten bizitzarekin amaitzeagatik gizon bat atxilotu eta gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, Ezohiko Kontseiluan bilduta, krimen matxista horren gaitzespenik handiena adierazi nahi du, baita bere minik sakonena eta gertukoekiko elkartasuna eta hurbiltasuna ere. Era berean, Pasaiako herri osoari ere babesa adierazi nahi dio, gertaera larri honen aurrean.
Gipuzkoako Emakumeen aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Protokolo Instituzionalari jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Pasaiako Udalak publiko egin duen gaitzespen adierazpenarekin. Era berean, elkarretaratzea deitu du Diputazioaren jauregiaren aurrean, abenduaren 2an, astelehena, 12: 00etan, hilketaren aurrean bere samina eta gaitzespena adierazteko, eta horren harira deitzen diren gaitzespen-ekitaldiei babesa adierazi die.
Emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaileak eta banakako biktimak ditu, baina emakumeen gaineko kontrola eta nagusitasuna betikotzea helburu duen egiturazko arazo baten ondorio da. Beraz, indarkeria hori ez da ekintza isolatuen edo azalpenik ez duten gertakarien emaitza. Aitzitik, genero-prejudizioetan oinarritutako sozializazio iraunkorraren ondoriorik larriena eta muturrekoena da, emakumeak desberdintasun egoeran mantentzen dituztenak eta gizonekiko berdintasunean herritar gisa aitortzea eragotziz, beren oinarrizko eskubideak eragingarri bihurtuz.
Izan ere, pertsona ororen bizitzarekiko eta askatasunarekiko errespetua giza eskubide urraezina da. Eskubide hori, gizarte gisa, irmo defendatu behar dugu. Gero eta indar handiagoz adierazten diren korronte eta mezu negazionisten aurrean, Pasaiako hilketak erabateko gordintasun osoz erakusten du berdintasun faltaren adierazpenik muturrekoena eta mingarriena, eta, zoritxarrez, oraindik asko falta dela erabateko berdintasuna lortzeko. Berdintasunaren aldeko konpromisoaren unea da, erreakzio kolektibo baten unea, beste behin ere, irmotasunez adierazteko ez ditugula horrelako jarrerak onartzen gure lurraldean eta gure herrialdean, pertsona guztiok dugula berdintasunean eta askatasunean bizitzeko eskubide osoa.
Gipuzkoako Foru Aldunditik berretsi egiten dugu beharrezkoa dela emakumeen eta gizonen berdintasunerantz aurrera egitea, indarkeria matxistarik gabeko lurraldea eraiki ahal izateko, emakumeek berdintasunean eta askatasunean erabat bizi ahal izateko. Ahalegin osoz jarraituko dugu zeregin horretan, gainerako euskal erakundeekin, emakumeen elkarteekin eta mugimendu feministarekin elkarlanean, gure gizarteko emakumeen aurkako indarkeria behin betiko desagerraraztea lortu arte.
3388