2022·09·14
Ekainaren 7an, Jardunaldia antolatu genuen hainbat nazioarteko Herritarren Batzarrak ezagutzeko. Jardunaldiaren helburua nazioarteko Herritarren Batzarren inguruko ezagutza zabaltzea eta Gipuzkoako lehen Herritar Batzarra aurkeztea izan zen. Herritar Batzarrak sustatu dituzten teknikariak gonbidatu genituen, baita erronka globalei aurre egiteko herritarren parte-hartze esanguratsu eta berritzailea bultzatu nahi duten buruzagi politikoak ere.
Jardunaldia ekainaren 7an egin zen Donostian. Ekitaldia Gipuzkoako Diputatu Nagusiak aurkeztu zuen, Gobernantza Diputatuarekin, eta Garapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Garapeneko Diputatuarekin batera. Haiekin batera ekitaldia sustatzen eta aurkezten izan ziren egitasmoa sustatu duten bi Gizarte Berrikuntza Laborategiak, Arantzazulab eta Telesforo Monzon e-lab. Era berean, ordezkari instituzionalak, gizarte-eragileak, akademiako ordezkariak eta herritarrak gonbidatu genituen ekitaldira.
Dokumentazioa