Zozketa zibikoaren bidez aukeratutako 32 herritarrek 40 orduko deliberazio-prozesuan parte hartu dute. 2022ko azaroa eta 2023ko urtarrila bitartean lau asteburuetan elkartu dira Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako erronkari erantzun eta proposatutako galderari gomendioak egiteko: Nola bermatu dezakegu Gipuzkoako nekazal-jarduera klima-larrialdiari aurre egiteko?
Lehenengo saioetan batzarkideek aditu eta arituen aurkezpenak entzun dituzte, lehen sektorea eta klima larrialdiari buruz informazioa jasotzeko. Ondoren, tokiko erronkei erantzunak bilatzeko, deliberatu egin dute, eta azkenik, galderari erantzuteko gomendio-kolektiboak idatzi dituzte.
Urtarrilaren 14ko saioan batzarkideek 9 gomendio hauek aurkeztu dizkiote, Eider Mendoza Gobernantza diputatua buru izan duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritzari:
Proposamen bakoitzaren babes-maila bozkatu da, eta gomendio guztiek, bat izan ezik (%78ak onartu zuen) %80ko babes maila gainditu dute.
Gomendio bakoitzaren inguruan azalpena jaso da: deskripzioa-zertan datza egindako proposamena eta justifikazioa-zergatik proposatu da. Xehetasunak jasotzen dituen dokumentua hemen ikusi eta deskargatu daiteke.
Batzarra deitzean hartutako konpromisoari helduz, Gipuzkoako Foru Aldundiak gomendio bakoitza idatziz erantzungo du; eta 2023ko martxoaren 14an erantzunak aurkezteko ekitaldi publikoa izango da Foru Aldundian bertan. Gomendioak jasotzen dituen dokumentua hemen ikusi eta deskargatu daiteke.
Beste bi datetan, neurrien inplementazioari buruzko informazioa partekatuko delako konpromisoa hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, zehazki: 2023ko Urrian eta 2024ko urrian.
2023ko azaroaren 15ean, bigarren itzultze-saioa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako konpromiso bakoitzean 2023an egindako ekintzak eta abiatutako lana aurkeztu dizkie batzarkideei, ondorengo dokumentuan jaso dira xehetasunak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontu-ematea jasotzeko dokumentua_2023ko azaroa.
2024ko ekainaren 15ean, hirugarren itzultze-saioa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako konpromiso bakoitzean orain arte egindako ekintzak aurkeztu dizkie batzarkideei. Txosten honetan jaso da informazio guztia: Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontu-ematea jasotzeko dokumentua_2024ko ekaina.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.