ZER gertatzen ari da?

Gipuzkoako Herritarren Batzarra nola garatzen ari den ezagutzeko informazio gaurkotua aurkituko duzu jarraian.

Mugarriak

14
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 3. kontu-ematea: Aldundiak hartutako konpromisoen betetze-maila

2024ko ekainaren 15ean, hirugarren itzultze-saioa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako konpromiso bakoitzean orain arte egindako ekintzak aurkeztu dizkie batzarkideei.


2024/06/15

13
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontu-ematea: Aldundiak hartutako konpromisoen betetze-maila

2023ko azaroaren 15ean, bigarren itzultze-saioa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako konpromiso bakoitzean 2023an egindako ekintzak eta abiatutako lana aurkeztu dizkie batzarkideei.


2023/11/15

12
Gipuzkoako Herritarren Batzarra - Ebaluazio txostenak

Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldeak Gipuzkoako Herritarren Batzarraren ebaluazioa egin du:

Bi dokumentu horiek oinarri hartuta, Parte Hartuz-etik ebaluazioa aurkezteko dokumentu bakarra sortuko dute datozen hilabeteetan eta egitasmoaren weborri honetan partekatuko dugu.


2023/10/20

11
Itzulera saioa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren erantzuna

Itzulera saioa. Gipuzkoako Herritarren Batzarreko gomendioei Gipuzkoako Foru Aldundiak erantzuna aurkeztu zuen martxoaren 14an.


2023/03/15

10
Jarraipen Batzordearen laugarren bilera

Jarraipen Batzordearen laugarren bileran batzarkideek aurkeztutako gomendioen balorazioa egin zen eta gomendioei jarraipena emateko prozesua adostu zen. 


2023/01/23

9
Jarraipen Batzordearen hirugarren bilera

Jarraipen Batzordearen hirugarren bileran herritarrekin lehen deliberazio-saioaren balorazioa egin zen eta bigarren deliberazio-saioaren diseinua kontrastatu zen.


2022/11/14

8
Azaroa 2022 - Urtarrila 2023 - Gipuzkoako Herritarren Batzarraren lan saioak

Gipuzkoako Herritarren Batzarrean parte hartuko taldearen osaera:

Herritarren Batzarraren osaera

Lehen saioa:

  • Azaroak 4, ostirala HERNANIN 18:00etatik 21:00etara.
  • Azaroak 5, larunbata HERNANIN 10:00etatik 18:00etara.

Azaroaren 5ean hizlariek egindako aurkezpenen edukiak hauek dira:

1. Mikel Azpiri (Gipuzkoako Foru Aldundia): euskarria eta bideoa

2. Ismael Mondragón (Gipuzkoako Foru Aldundia): euskarria eta bideoa

3. Aitor Onaindia (Basoa Fundazioa): euskarria eta bideoa

4. Leire Barañano (Neiker): euskarria eta bideoa 

5. Arturo Elosegi (EHU / UPV): euskarria eta bideoa

6. Inma Iriondo (Artzaina, Urnieta): bideoa

7. Jokin Arrospide (Mahala Baserria, Leaburu): bideoa

8. Nekane Amondarain (Baso-jabea eta Arotzgiko -Gipuzkoako Arotz
Taldea- gerentea): bideoa

9. Jone Maioz (baso-jabea, Gipuzkoako Baso Elkarteko zuzendaria): bideoa

 

Bigarren saioa:

  • Azaroak 25, ostirala DONOSTIAN 18:00etatik 21:00etara.
  • Azaroak 26, larunbata DONOSTIAN 10:00etatik 18:00etara.

Oharra: hizlarien aurkezpenen bideoak editatzen ari gara, horiek prest izan bezain laster partekatuko ditugu.

1. Mikel Azpiri eta Jesus Mari Eizaguirre (Gipuzkoako Foru Aldundia): euskarria eta bideoa

2. Ismael Mondragón (Gipuzkoako Foru Aldundia): euskarria eta bideoa

3. Iker Elosegi (Laborantza Ganbara): euskarria eta bideoa

4. Maria José Sanz eta Agustin del Pardo (BC3): euskarria eta bideoa (gazteleraz)

5. Carlos Garbisu (Neiker): euskarria eta bideoa (gazteleraz)

6. Olatz Unamunzaga (Neiker): euskarria eta bideoa

7. Juan Luis Moragues (Deusto Unibertsitatea): euskarria eta bideoa

8. Alice Goffar: euskarria eta bideoa (gazteleraz)

9. Egoitz Zapiain: bideoa

10. Javier Villar: bideoa 

11. Fermin Lezeta: bideoa

 

Hirugarren saioa:

  • Abenduak 16, ostirala BERGARAN 18:00etatik 21:00etara.
  • Abenduak 17, larunbata BERGARAN 10:00etatik 18:00etara.

Lehen eta bigarren saioetan batzarkideek entzundako aditu eta arituen aurkezpenen puntu gakoak jaso ditugu dokumentu honetan.

 

Laugarren saioa:

  • Urtarrilak 13, ostirala DONOSTIAN 18:00etatik 21:00etara.
  • Urtarrilak 14, larunbata DONOSTIAN 9:00etatik 15:00etara.

Azken deliberazio-saioan, urtarrilaren 14an, batzarkideek Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei gomendioak aurkeztu zizkieten Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Dokumentu honetan zehazten dira 9 gomendioen deskripzioak, justifikazioak eta babes-maila.

Batzarkideen gomendioen aurkezpen bideoa. (EU/ES)


2022/11/01

7
Gipuzkoako Herritarren Batzarreko kideei bidali zaie informazio kita

Gipuzkoako Herritarren Batzarrean parte hartuko duten kideek deliberazio-saioak baino lehen irakurtzeko informazioa jaso dugu dokumentu batean. Bertan egitasmoari eta deliberaziorako edukiari buruzko deskripzioak jaso dira.


2022/10/27

6
NAIZ irratian elkarrizketa Naiara Goiari

Sustatzaileen taldeko Naiara Goiari (Arantzazulab-eko zuzendari Nagusia) elkarrizketa egin zioten NAIZ irratian.


2022/10/14 - Ikusi gehiago

5
Jarraipen Batzordearen bigarren bilera

Jarraipen Batzordearen bigarren bileran batzarraren funtzionamenduari buruzko informazioa eta Edukien Batzordeko proposamena kontrastatu ziren.


2022/10/10

4
Gipuzkoako Herritarren Batzarra aurkezteko prentsa oharra

Egitasmoa abian jartzeko eta horren gakoak azaltzeko prentsa oharra argitaratu zen. Hainbat hedabideek berria partekatu zuten.


2022/09/20

3
Gonbidapen gutunen bidalketa

Ausaz aukeratutako Gipuzkoako hainbat helbideetara bidali zen Gipuzkoako Herritarren Batzarrean parte hartzeko gonbidapena.


2022/09/09

2
Jarraipen Batzordearen lehen bilera

Jarraipen Batzordearen lehen bilera uztailaren 4an izan zen. Horretan aurkeztu ziren zozketa zibikoaren irizpideak eta Edukien Batzordea osatzeko kideen proposamenak.


2022/07/04

1
Herritarren Batzarren inguruko nazioarteko Jardunaldia Donostian

Ekainaren 7an, Jardunaldia antolatu genuen hainbat nazioarteko Herritarren Batzarrak ezagutzeko. Jardunaldiaren helburua izan zen nazioarteko Herritarren Batzarren inguruko ezagutza zabaltzea eta Gipuzkoako lehen Herritar Batzarra aurkeztea.


2022/06/07 - Ikusi gehiago

Intereseko informazioa

Atal honek prozesuan zehar garatutako dokumentu interesgarriak zabaltzea du helburu.

  • Adituen ekarpenak
  • Beste dokumentuak