Atzealdea Aro berri baterako trebetasun berriak (adimen artifiziala)

Aro berri baterako trebetasun berriak (adimen artifiziala)

Garapen teknologikoa (automatizaziotik hasi eta adimen artifizialeraino) lanbideak eta enplegurako beharrezkoak diren trebetasunak eraldatzen ari da. Europarako egindako kalkuluen arabera (2030erako muga, Mckinsey):

-ren irudia
 Aro berri baterako trebetasun berriak (adimen artifiziala)

-Trebetasun teknologikoen eskaria izango da gehien haziko dena, batez ere, IT-programazioko trebetasun aurreratuei lotuta.
-Trebetasun sozioemozionalen eskaerak ere gora egingo du, eta komunikazioa, lidergoa-kudeaketa, enpatia eta sormena nabarmenduko dira.
-Jaitsi egingo dira automatizatzeko aukera gehien duten trebetasunak: eskuzko lana, datuen analisia, lana ikuskatzea eta monitorizatzea, edo trebetasun kognitiboak, hala nola idaztea, irakurtzea, etab.

Talentua atzemateko eta atxikitzeko estrategiek garrantzia hartzen dute, eta reskillinga nabarmentzen da une bakoitzean beharrezkoak diren trebetasunak izateko funtsezko tresna gisa.