Pertsonen re-skillinga, produktibitatea sustatzeko gakoa
Azken hamarkadan produktibitatearen dinamismo globalaren galera izan da: ekonomia aurreratuei dagokienez (Gipuzkoa kasu), bere geldialdia aipatzen da.
- 105
Nolabaiteko adostasuna dago produktibitateak hazkunde ekonomikoan duen eraginari dagokionez. Mckinseyk egindako txostenak bere joera azaltzen duten arrazoiak aztertzen ditu, eta produktibitatea bultzatzeko ekintzak proposatzen ditu.
Nabarmentzekoak dira (Gipuzkoan aplikagarri): pertsonen bizitzan zeharreko prestakuntza (adinari lotutako produktibitate-galera konpentsatzea), zerbitzu-jardueren berrikuntza (balio erantsi handiagoko enplegua) eta energia berriztagarrien garapena (inbertsioa eta teknologia).