Talentu eskasiaren eragina arintzeko estrategiak
Cedefopen arabera, pertsonen % 17a (EB-27) talentu eskasia duten lanbideetan aritzen dira, ratio handiagoarekin profil kualifikatuetan (IKT, Osasuna edo STEM) eta lanbide tradizionaletan (garraiolariak, ostalaritza, industriako langileak...).
- 27
![-ren irudia
Talentu eskasiaren eragina arintzeko estrategiak](/documents/7861841/8391650/cedefop_labour+shortages.png/890cfef3-8011-9d48-6126-1da978e9a456?t=1718689481913)
Eskasia hori arintzeko, bizialdi osoko prestakuntza-estrategiak (up- eta re-skilling) proposatzen ditu, oro har, pertsonen kualifikazioa hobetzeko eta lan-merkatuaren beharretara egokitzeko helburuarekin.
Era berean, berariazko neurri batzuk aipatzen dira, batez ere talentu-poola zabaltzera bideratuta: 1) maskulinizatutako lanbideetan, emakumeak sartzen lagunduz, eta 2) sektore zahartuetan, profil gazteak erakarriz.