Zeharkako gaitasunei buruzko ikastaroa: lan-merkatuaren aurrean hobeto jarduteko
Lan-merkatura sartzeko garaian zeharkako gaitasunek duten eta edukiko duten garrantziaren harira (trebetasun digitalak, jendaurrean hitz egitea, etab.) EHUk esparru honetan prestakuntza osagarriko ikastaro batzuk antolatu ditu aipaturiko esparru honetan.
- 245
![-ren irudia
Zeharkako gaitasunei buruzko ikastaroa: lan-merkatuaren aurrean hobeto jarduteko](/documents/7861841/7862002/eskuak.jpg/2838dec4-1c79-c096-e2bc-d8b4487ed940?t=1561545025000)
Ikastaroak marketin digitalaren, autolidergotzaren eta modu eraginkorrean komunikatzen jakitearen inguruan arituko dira. Hauek 25-30 pertsonako talde murriztuetan emango dira eta euskaraz, gazteleraz edota ingeleraz, kasuaren arabera.
Ikastaroak EHU/UPVko hiru Campusetan emango dira. Aldi berean, ikastaroak apirilaren lehen erdian garatuko dira, eta izen emateko epea martxoak 31an amaitzen da.