Atzealdea Zer ikasi?: Etorlan, informazioa eta "esperientziak"

Zer ikasi?: Etorlan, informazioa eta "esperientziak"

Etorlan Adegik (2021) bultzatutako webgunea da, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Sailaren laguntzarekin (GFA). Helburua ikasketak aukeratzeko orientazio-tresna izatea da, ikasleei, familiei, hezkuntza-komunitateari eta, oro har, gizarteari zuzenduta.

-ren irudia
 Zer ikasi?: Etorlan, informazioa eta "esperientziak"

LHko eta Unibertsitateko tituluei buruzko informazio eguneratua jasotzen du (EAEn egin daitezkeenak), baita horien enplegagarritasunari eta eskatutako gaitasunei buruzko informazioa ere.

Baina, batez ere, "Esperientziak" biltzen ditu: lehengo ikasleen 54 bideo dira (31, neskak eta 23, mutilak), eta haien ikasketa-ibilbidea eta lana kontatzen dute, batez ere STEM profiletan (ingeniaritza, IKT, osasuna, industria, matematika…). "Zeure burua ezagut dezakezun" pertsonen esperientziatik abiatuta aukeratzen laguntzea da helburua.

2021ean aurkeztu zenetik, 582.694 bisita izan dira, batez beste 620 egunean.

Eranskinak