Atzealdea “Natura Bizia” filmaren aurrestreinaldia, Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitatea eta animalia-fauna erakusten dituena

Gaur arratsaldean, “Natura Bizia” filmaren aurrestreinaldia burutu da Donostiako Printzipe Zineman, Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinemaren I. Erakustaldiaren baitan, ‘GNAT Zinema’, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak antolatuta.

2021·04·16


“Natura Bizia” filmaren aurrestreinaldia, Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitatea eta animalia-fauna erakusten dituena

Lexeia Larrañagak eta Alexander Gutierrezek zuzendutako film luzea da “Natura Bizia”, eta ondoen kontserbatutako txokoak, biodibertsitate ikusgarriena eta animalien fauna erakusten ditu, Euskadiko eta Nafarroako egoera basatienean. Bi lurralde horiek Europako biodibertsitatearen ehuneko handia dute. Itsaslabar bertikalek, itsaso amaigabeak, magiaz betetako basoek eta kareharrizko mendi handiek bizipen ahaztezinez gozatzeko aukera emango digute.

Aurrestrenaldia Jose Ignacio Asensio Ingurumena diputatuak aurkeztu du eta bertan egon dira filmaren zuzendariak, produktoreak eta banatzaileak,  baita ere babesleak: Lexeia Larrañaga (zuzendaria), Alexander Gutiérrez (ekoizlea eta kamera), Asier Bilbao (ekoizlea), María Jesús Díez (Barton Filmseko zuzendaria), Itziar Gómez (Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria), Harkaitz Millan (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua), Marisol Garmendia (Donostiako Udaleko Gune Publikoetako eta Hirigintza Proiektuetako zinegotzia), Unai Iparragirre (ETBko zuzendaria), Unai Arnaz (Irizarko Gizarte Kontseiluko ordezkaria), María Jesús Etxaniz (Laboral Kutxako komunikazio arduraduna) eta Alexander Boto (IHOBEko zuzendari nagusia).