Atzealdea “Plus 55” kolektiboak GIG1 bisitatu du, Gipuzkoako hondakinen tratamendu-eredua ezagutzeko.

2022·02·28


“Plus 55” kolektiboak GIG1 bisitatu du, Gipuzkoako hondakinen tratamendu-eredua ezagutzeko.

Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko diputatuak, Plus 55 kolektiboaren Ingurumen Taldeari ongietorria eman dio. Talde hori GIG1-ra gerturatu da, bertatik bertara ezagutzeko Gipuzkoako hondakinen tratamendurako eredua; nazio mailako eredu erreferentziala, bost urte eskasean gaikako bilketako tasak Espainiako batez bestekoa baino hogei puntu gorago lortu dituena, eta hondakinak aprobetxatu eta balorizatzeko 0 isuriko sistema.