Atzealdea Gipuzkoako Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen helmugen aurrerapen mailari buruzko bosgarren txostena argitaratu da

2024·04·04


Gipuzkoako Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen helmugen aurrerapen mailari buruzko bosgarren txostena argitaratu da

Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak Gipuzkoako ingurumen eta garapen jasangarriko politiken arloan Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) aurrerapenari buruzko txosten berri bat argitaratu du. Urtero argitaratzen den dokumentu honek modu errazean erakusten du, adierazleen bidez, Gipuzkoak zenbateraino egin duen aurrera 2030 Agendaren ingurumen-helmugak lortzeko bidean (NBEk 2016ko irailean onartu zuen).

Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritzaren Gipuzkoako Iraunkortasunaren Behatokiak ezarritako sistemaren bidez, guztira 48 ingurumen-helmuga jarraipena egiten ari da 83 adierazleren bidez. Horrela, aldagai horiek 2015 eta 2022 urteen artean izan duten bilakaera islatzen du txostenak, eta, horri esker, balorazio eskematikoa egin daiteke Gipuzkoak GJHen ingurumen osagaia lortzeko izan duen aurrerapen mailari buruz. Adierazleen jarraipenaren arabera, Gipuzkoako Lurralde Historikoak aurrerapen positiboa izan du aztertutako helmugen % 54tan, eta aurrerapen gutxi izan ditu helmugen % 20ean.

Ikusi txostena