Atzealdea Apirilaren 25 eta 26an Energia Komunitateen I Gailurra antolatu zen Prat de LLobregat udalerrian

2024·05·06


Apirilaren 25 eta 26an Energia Komunitateen I Gailurra antolatu zen Prat de LLobregat udalerrian

Hogeita hamar bat Komunitatek sinatu zuten, apirilaren 26an, Prat de Llobregaten, Energia Komunitateen eta Autosufizientzia Energetikoaren Manifestua,  Energia Erkidegoen I. Gailurraren amaieran.

UNEFen eskutik  (Unión Española Fotovoltaica) antolatutako Gailur hau Prat de Llobregat udalerrian egin zen  joan den apirilaren 25 eta 26an, eta helburu zuen topagune bat sortzea, energia-komunitateek beren bidean aurkitzen dituzten arazoak bateratzeko, arazo horiei irtenbideak proposatzeko, eta arauak hobetzeko xedearekin. Horretarako, hainbat eztabaida-mahai antolatu ziren, besteak beste, erregulazioari, gobernantzari eta izapideei buruzkoak.

Topaketak fruitu oparoak eman zituen, eta Energia Komunitateen eta Autosufizientzia Energetikoaren I. Gailurreko Manifestua sinatzearekin amaitu zen. Honek Europar Batasunak lurraldean Energia Komunitateak ezartzen laguntzeko ezarritako agindua betetzeko tresna eraginkorra izan nahi du.

Manifestuan, Europako araudiak ontzat ematen dituen jarduera askotan gobernuak egiten duen blokeoa salatzeaz gain, Energia Komunitateak “interes publikokotzat” jo daitezela eskatzen da, eta esparru objektibo, garden eta aldekoa eskatzen da, Komunitateek banaketa-sareak eduki, ezarri, eskuratu edo alokatu ditzaten, eta beren eragiketa-eremuan era autonomoan kudeatzeko aukera izan dezaten