Atzealdea Zabalik etxebizitzen sektorean energia berriztagarrien iturriekin autokontsumoarekin lotutako inbertsioak egiteko EEEren diru laguntzak eskatzeko epea

2024·05·06


Zabalik etxebizitzen sektorean energia berriztagarrien iturriekin autokontsumoarekin lotutako inbertsioak egiteko EEEren diru laguntzak eskatzeko epea

Diru laguntzen helburua da Euskadiko etxebizitza-sektorean energia berriztagarriei bultzada ematea autokontsumo-instalazioen (fotovoltaiko eta eolikoa) bitartez.
Diru laguntza jaso dezaketen jarduerak dira energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako autokontsumorako instalazioak, eta saretik isolatutako instalazioak. Eskaeretan 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako jarduketak sartu ahal izango dira. 
Diru-laguntza hauek energia berriztagarrien komunitateei eta energia-komunitate hiritarrei ere zuzenduta daude, baldin eta jarduera ekonomikorik egiten ez badute eta bazkide edo bazkide guztiak inolako jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak badira.
Laguntza hauek bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein diru laguntza edo laguntzarekin
Informazio gehiago hemen: