Atzealdea OTCen Ezagutza eta Esperientzien Sarearen lehen saio teknikoa IDAEren eskutik

2024·05·13


OTCen Ezagutza eta Esperientzien Sarearen lehen saio teknikoa IDAEren eskutik

Joan den maiatzaren 7an IDAEren eskutik eratu den OTCen Ezagutza eta Esperientzien Sareak informazio-saio tekniko bat egin zuen online moduan. Bertara gonbidatuak IDAEren laguntzen deialdiaren oinarrietako baldintzak betetzen dituzten Eraldaketa Komunitarioko Bulegoak (OTC) ziren. Izan ere, sare honen helburua da OTCen arteko ezagutza trukatzea, bai funtzionamenduari eta koordinazioari dagokienez, eta baita energia-komunitateei dagokienez ere.
Lehenengo saio horretan, laguntzak jaso dituztenentzako jarraibideak eta azalpenak emateaz gain, gai hauek landu ziren, besteak beste: OTECen lankidetza-plana, OTCen eremukako antolaketa, eta aurreikusitako lan-plana. Asmoa da urtero aurrez aurreko foroa eta hiru hilean behingo bilerak, bai eta gaikako eta eskualdekako lan-taldeak ere, antolatzea.
Bileran OTCen maparen berehalako argitaratzearen berri eman zen. Mapa hori CE Implementa-ren  proiektuen gaur egungo maparen antzekoa izango dela adierazi zen. Saioaren bigarren atalean, bBertaratutakoen zalantzei erantzun ondoren, bi kasu arrakastatsu aurkeztu ziren ekimen horien bultzatzaileen ahotik: alde batetik, Rivas Vaciamadrideko OTCaren eraketa nahiz garapena eta, bestetik, Bartzelonako Diputazioak bultzatutako OTCen Lankidetza Plana.