Atzealdea Euskadi eta Nafarroa dira nagusi estatuko energia-komunitateen kopuruari dagokionez

2024·06·17


Euskadi eta Nafarroa dira nagusi estatuko energia-komunitateen kopuruari dagokionez

Halaxe dio Komunitate Energetikoen Energía Común Behatokiaren 2023ko Adierazleen Txostenak, Ecodes, Redeia eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren eskutik duela gutxi argitaratuak. Energia-komunitateak Estatuan nola hazten ari diren azaltzen du txostenak, eta alderdi ekonomikoak, energetikoak, sozialak eta gobernantza-alderdiak integratzen ditu baita ere. Txostenaren arabera, Estatuko udalerrien %4k gutxienez energia-komunitate bat du; guztira 353 dira eta horietatik 121 Nafarroan eta Euskadin daude (31 eta 90, hurrenez hurren). Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez datu hauek azpimarra daitezke: udalerrien % 35ek Energia Komunitate bat du, kooperatiba da figura juridiko nagusia (% 61.1), %41 energia-komunitatek 20 parte-hartzaile baino gutxiago dituzte, % 43k energia-pobreziari nolabait heltzen diote, eta, datu ez hain positibo gisa, soilik % 2 ailegatu da %50eko gutxieneko emakume-kopurura bere Gobernu Batzordea eratzerakoan.